Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Cançó a Catalunya

Cançó a Catalunya

xme 2005/09/30 16:23

Gaur ez dut albistegirik entzun baina, bart gauekoari erreparatuta, badirudi onartu dutela Kataluniako parlamentun estatutu-proposamen berria. Edo parlamentean estatut-proposamen berria esan behar ote dut?

Euskaraz garai batean izan zen bolada, giro abertzale zenbaitetan, euskal hitzez zipriztindutako erdara erabiltzeko: "Gudari caído en una ekintza", "El lehendakari saludó a las emakumes" eta abar. Niri atzera eragin dit beti, horrekin euskararekikoak eginda baleude bezala edo.

Gaur egun, Espainiako komunikabideetan, Kataluniarekiko begirunea erakusteko-edo, hango instituzioei dagozkienak katalanez esaten dituzte: "Govern, president, parlament, estatut, conseller...". Ez daukat berez horren gaineko iritzirik; alderdi linguistikotik ez du arazorik sortzen behintzat. Euskaraz, baina, besterik da. Hitz horiexek erabiltzeko joera dute Euskadi Irratian bereziki (katalanistetan nor euskaldunak baino gehiago?), baina gure hizkuntza deklinatu egiten da, eta itxuragabeak dira "Presindet-ak govern-a bildu du" eta halakoak.

Hizkuntzazko bitxikeriak alde batera utzita, onartu dute estatutu berrirako proposamena; orain Madrilen zer gertatzen den ikusi behar. Komentario politiko baterako gogoa ere badaukat, baina astirik ez. Hurrengo batean akaso. Bien bitartean, per molts anys!

etiketak: Saski Naski
pattxi lurra
pattxi lurra dio:
2005/10/11 16:06

"(...) itxuragabeak dira "Presindet-ak govern-a bildu du" eta halakoak".

Hegoaldean bai arraroago egiten jakula, baina Ipar EH-n "sindikata, presidenta,..." ordezkatzen dituzte geure "-uak" eta "-eak". Orduan, zergaitik ez maileguan hartu "estatuta"?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.