Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Desintoxikatzeko

Desintoxikatzeko

xme 2005/09/26 14:39

Aldizkarietan aktore bati elkarrizketa egiten diotenetan galdetu ohi diote ea zinemara joan ondoren zer egitea gustatzen zaion: lagunekin filma komentatu, garagardo bat hartu... horrelakoak esan ohi dituzte.

Hamar egun pasatu ditut nik zineman sartuta, esaterako. Handik atera eta desintoxikatzeko zer idatziko pentsatzen ari nintzela, txiste bat bidali dit e-mailez lagun zahar batek, niri horrelakoak gustatzen zaizkidala edo zitzaizkidala esanez. Ez dakit zer fama dudan bazterretan baina, ikus-entzunezko traszendentalen gaindosia gainditzeko, ez da txarto etorriko txerrikeria txoro bat. Horra:

Gizon bat, supermerkatuko ilaran, ordaintzeko zain dago, aldamenetik ilehori eder baino ederrago bat, irribarre zabal-zabala ezpainetan, begira-begira duela ohartu denean.

Abegikor galdetzen dio neskari: "Barkatu... baina... nondik ezagutzen zaitut?"

Eta neskak erantzuten dio: "Erabat ziur ez nago... baina... nire ume baten aita zarela uste dut!".

Gure gizonari, bat-batean, bizipen guztiak ziztu batean etortzen zaizkio bata bestearen ondotik eta emazteari adarrak jarri zizkion aldi bakar hura datorkio gogora:

"Ez da izango! Zu al zara, gau zoro hartan, lagun guztien aurrean, billarreko mahaiaren gainean, zure lagun hark esku batekin pepino hura ipurtzulotik sartzen zidan bitartean eta beste eskuan zeukan zigorrarekin bizkarrekoka ari zitzaidan bitartean, elkarrekin txortan egin genuen stripper hura?"

"Ba... ez", erantzun dio neska ilehoriak. "Ni zure semearen eskolako andereño berria naiz!!!".

etiketak: Saski Naski
d. eggers
d. eggers dio:
2005/09/28 20:11

Desintoxikatzeko metodo hain bortitz hauekin, gauza bat gomendatu nahiko nizuke: berriz ez intoxikatzea, arren.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.