Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Zure ezjakinean

Zure ezjakinean

xme 2004/09/08 10:47

Olerkari eta poeta-gurakoei adarra jotzen aritu nintzaien atzo. Gaur, berriz, neure poema bat sartuko dut, inork nire lepotik barre egin nahiko balu edo...

Begiak zabaldu zenituen, estreinakoz,
eta begi batzuk ikusi zenituen zuri begira,
eta gero mendiak, eta etxeak,
eta zure ezjakinean
begi haiek, mendi haiek, etxe haiek zirela mundua
pentsatu zenuen.

Beranduago ikasi zenuen bazirela munduan
beste begi batzuk, beste mendi batzuk, beste etxe batzuk,
eta haien bila joan zinen.
Eta zure ezjakinean pentsatu zenuen
beste begi haiek, mendi haiek, etxe haiek
zirela mundua.

Pentsa ezazu orain zein begi izan zaizkizun gozoago,
zein mendi leunago,
zein etxe adeitsuago,
eta izan daitezela haiek mundua
zure ezjakinean
edo jakinaren gainean.

etiketak: Sorkuntza
Maite Toledo
Maite Toledo dio:
2004/09/08 16:43

Asko gustatu zait poema Xabier

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.