Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Gainbehera baten kronika

Gainbehera baten kronika

xme 2005/09/23 11:03

Simon Staho zuzendari daniarraren "Bang Bang Orangutang" ikusi dugu lehiaketako azken egun honetan, bere onetik ateratako gizon baten noraez eta gainbehera kontatzen dituena.

Ake enpresa-zuzendari harro bat da, langileak kaleratzen espezialista, eta bat-batean bere bizitza osoa pikutara doa: autoarekin, nahi gabe, bere seme txikia hiltzen du, eta emazteak bota egingo du etxetik; geroxeago, berriz, bere multinazionalak Indiara darama produkzioa.

Familiarik eta lanik gabe, bizimodu berri bat hasi beharko du, hutsetik; baina ez da gauza benetako harreman sendoak lortzeko. Maitasun-beharra dauka, baina itsumendu berekoi batez bizi du maite behar hori, bai lehengo familia berreskuratzen saiatzen denean, bai erlazio berriak abiatzean.

Film ausarta egin du Staho gazteak, egundokoa izan gabe ere atseginez ikusten dena. Kontuan hartzeko moduko izena.

etiketak: zinema
Apostata
Apostata dio:
2005/09/23 14:12

Orduan, egun bat falta denean Zinemaldi itxuraz kaskar hau amaitzeko, zeintzuk dira zure faboritoak?

Zure kronikak irakurrita, badirudi faborito nagusia Winterbottomen "A cock an bull story" dela, eta atzetik izango lituzkeela (mediokritatea gaindituz) "Bang Bang Orangutang", "7 vírgenes", "Je ne suis pas là pour être aimé" eta "Obaba". Ala?

Iaz asmatu zenuen: ea aurten! Poztuko nintzateke Winterbottomek irabaziko balu, sekulako zuzendaria iruditzen zait eta; baina hemen zure iritziak balio du, ez Zinemaldia blogosferatik jarraitzen dugunon iritziak.

Bota pinue, Xabier, booota!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.