Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Junkera molatxen mazo

Junkera molatxen mazo

xme 2004/09/06 09:42

Joan den ostiralean albiste bi zetozen egunkarietan Kepa Junkeraren gainean: batetik, Grammy latinoetan folk ataleko saria eman ziotelako; bestetik, Nafarroa Oinez-eko aurtengo doinua egin duelako.

Bi albiste horiek ederki laburbiltzen dute Kepa Junkeraren egungo irudia: jator, guay, etxe eta kanpo serbitzen dakienarena... Euskañolari buruz esan genuen bezala, Junkera molatxen mazo. Hizkuntzaren aldetik, berriz, Junkera ez da iristen euskañola egitera ere, erdara hutsezkoa baita bere jarduna. Orain ez dakit baina garai batean (trikiti munduan mugitzen zenean), presio gehiago izaten zuen, ea zergatik ez zuen euskara ikasten-eta. Kepak, berriz, beti eduki zuen garbi bera musikaria zela eta musika axola zitzaiola, euskara-eta begi onez ikusi arren.

Inguruko presioari amore eman gabe nork bere printzipio eta lehentasunei eustea gauza txalogarria iruditzen zait bizitzan, eta are gehiago edozein artetan. Hortaz, argi gera bedi Junkerak eskubide osoa duela euskara ez ikasteko, baina baita nik ere Kepa Junkera euskal musikaritzat ez jotzeko. Berak egiten duena euskal musika den edo ez den, berriz, interesatzen ez zaidan eztabaida da.

etiketak: Saski Naski
bokespok
bokespok dio:
2006/09/07 05:19

Kaixo! Ezagun batek, pasatu berri dit artikulutxo hau. Argi uzten duzu Tapian jarraitzaile amorratua zarela, baina horrexegatik ezin duzu fundamenturik gabeko kritika bat burutu Keparen aurka. Ni ere ados nago Tapia izugarrizko trikitilaria dela, baina Kepak ere meritu handia dauka.

Fijatu diskoetan, eta konturatuko zara euskaraz idazten duela, eta bere letrak ehuneko altu baten euskaraz idatzita daudela. Horrexegatik, euskaraz hitz ez egitea, ez du esan nahi euskara errespetatzen ez duela. Gainera iruditzen zait, ez duzula gaia ongi menperatzen eta gehitu beharra daukat, gu inor ez garela pertsona bat euskaraz ikastera behartzeko.

Horrezaz gain, Kepari esker, munduko biztanle askok euskarara hurbilpen txiki bat egin dute, baita euskara ikasteko saiakera egin. Esango nuke gainera, Euskal Herritik kanpo entzuten den euskarazko letradun abesti gehienak beranak direla.

Euskal musikaria den edo ez den eztabaidatzea ez gaitu inora eramango, baina hala ere esaidazu nork egin duen bera baino gehiago bertako instrumentuen garapen eta zabalkuntzan...

Eta jaso duzun lehendabiziko erantzun horretan, pertsonaia susmagarri horrek esaten duen moduan, kontuz ibili, enpresa berdineko lankideak iraintzea ez baita oso egokia...Hala ere, tristea da, zu bezalako idazle batek holako sustanzi gabeko artikulua idaztea.

Argi gera dadila, ez daukadala Keparekin zerikusirik eta hau ez dudala inorengatik egiten. ONDO IZAN

tapi
tapi dio:
2006/05/25 18:31

Aizak, Hire blogean sartu nauk aurreneko ta ara! Junkerai buruz hik idatzitakoa... Deakuerdo natxiok hala ere baina kasu egiok, orain elkarrek argitaratzen badio disko berria. Sorsek jata txikituko hau!

Besarkada bat

Joseba Garikabeitia Otao
Joseba Garikabeitia Otao dio:
2006/09/07 05:03

Yo tengo derecho Tu tienes derecho El tiene derecho Nosotros tenemos derecho Vosotros tenéis derecho Ellos tienen derecho

buffff que coñazo!!!!!

Ahhhh GUAY - ez da euskera

Junkera molatxen mazo (ondo hitz egiten ez duten pertsonetaz parre egiten????? hik asko al dakik?) ah bai...IDAZLEA haiz

dicho por el "escritor"

Kantu horrexek ixten du "Agur Intxorta maite" diskoa ere. Joseba Tapiaren diskorik eder eta originaletako bat da hau (asko esatea da hori, Tapiaren disko guztiak baitira ederrak eta originalak)"

Beno hi "PORZIERTO" ea hor jarri huen dena hire nagusiari esaten dioan ze...... berak kontratatu egin dik, joderrrrrrrrrrr.

Niri Kepak etziak ezer ematen baino berari esker jende asko euskera eta euskadiko gauzetaz jakitendik eta entzuten dik.... Tapiak txoznetan lan andia egiten dik bai horixe MUNDIALA.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.