Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Txillardegiri omenaldia

Txillardegiri omenaldia

xme 2004/09/03 10:09

Irail honetan bertan 75 urte betetzen dituela-eta, urtebetetze honek sorkuntza-aldi betean harrapatzen duenez gainera, omenaldi xume bat egin nahi izan diogu Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegiri. Bere azken liburuaren izenburuan oinarrituta, "Txillardegi, 75 urte euskararen aldeko borrokan" titulupean hitzaldi-sorta bat eskainiko da datorren astean, Txillardegiren bizialdi aberatsa errepasatu eta haren ekarri oparoa aztertzeko, arloz arlo. Zehatzago esanda, hona hemen egitaraua, labur:

-Irailak 7, asteartea Literatura eta pentsameduzko ibilbidea Hizlaria: Markos Zapiain Aurkezlea: Koldo Izagirre

-Irailak 8, asteazkena Politikazko ibilbidea Hizlaria: Emilio Lopez Adan “Beltza” Aurkezlea: Ramon Labaien

-Irailak 9, osteguna Hizkuntza gaietako ibilbidea Hizlaria: Pilartxo Etxeberria Aurkezlea: Joan Mari Torrealdai

Hitzaldi guztiak arratsaldeko 19:30etan hasiko dira, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan (San Jeronimo kalea)

etiketak: Saski Naski
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.