Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Euskañola molatxen mazo

Euskañola molatxen mazo

xme 2004/09/03 10:01

Bart gauean, piztu telebista eta, "Vaya semanita" saioan, euskañolari buruzko esketxa.

Ez dakit nori zor zaion "euskañol" hitza sortzearen meritua. Talibaskoren bati, seguru asko. Baina gaia umorez lantzearen ohorea Patxi Huarte "Zaldi Eroa" marrazkilari jenialari eman behar diogu.

Telebistan ikusteak harritu egin ninduen hala ere. Euskara ortopediko samarra dutenen irudiak agertu zituzten: Ibarretxe, Ramon Jauregi, Iturgaitz (audio eta guzti, azken hau bakarrik erakutsi zuten). Lehen ere ausartu ziren "gatazka" dontsua umorez jorratzen, inor ez mintzeko abileziarekin (Arnaldo Otegik Antxon Santxez lehendakarigai proposatu zuen), baita espainiar emigranteen gaia ere, Los Santxez maitagarrien bitartez berriz ere, eta etorkinen kontu horretan esango nuke lehenbizikoak izan direla.

Gertakari soziologiko bihurtzeko bidean doaz Terol eta bere koadrila, baina ez naiz analisiak egiten hasiko: askoz hobeak eskaintzen dizkigu Fermin Etxegoienek bere eguneroko zutabean.

Noizko Etxegoien eta Huarterentzako Rikardo Arregi saria, Argia saria edo bi-biak?

etiketak: Saski Naski
Josu Landa
Josu Landa dio:
2004/09/03 20:05

Xabier:

Ia egunero bistaz jotzen diat "Berria", eta neuk ere estimatuenenak ditiat Patxi Huarte "Zaldi Eroa" eta Fermin Etxegoien. Kezkabide txiki bat ere sortzen zidak hik eta biok gustu kontuan bat gatozela konturatzeak, baina zer egingo zioagu... ni ere bi horietako edonori Rikardo Arregi Saria, Argia Saria, edo beste zeinahi ematearen aldeko.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.