Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Atzoko partez

Atzoko partez

xme 2004/09/01 11:12

Neure buruari esan nion egunero saiatu behar nuela artikulu bat idazten. Ezin denean ezin ordea. Atzo tendinitis antzeko bat azaldu zitzaidan eskuineko besaburuan, ezer larririk ez baina ezin besoa aise mugitu; autoan martxen kanbioa erabiltzeko, adibidez. Egun pare bateko gauza izango dela esan dit medikuak eta ea ba.

Ez naiz niri bizitza kontatzen hasiko, baina gogoeta pare bat etorri zait eta lagun arteko giroan bota nahi nituen. Batetik, min txiki batek ze erraz aldatzen eta aldrebesten digun bizimodua. Bestetik, filosoforen bati noizbait entzuna, gizakion makurkeria dela min batek sortzen digun atsekabearen pareko atsegina ez ematea minik ezak. Beste poz batekin biziki ginateke denok ere, ezta?

Eta, amaitzeko, filosofoei ez baina emakume askori entzuna: gizasemeok kexati hutsak garela, edozein mintxor oinaze larri bihurtzen dugunak. Haiek hilekoarekin-eta nahiko ohituta nonbait. Hain zuzen, errezetatu didaten antiinflamatorioa, artrosi, erreuma eta halako gihar-kontuetarako ez ezik, hileko minetarako ere erabiltzen da. Eutsi diezaiodan bada.

etiketak: Saski Naski
Patxi
Patxi dio:
2004/09/26 19:19

atsekabea eta atsegina anaia bixkiak dira ordea. Nolako atsekabea minez, halako lasaitasuna eta poza, espidifren-aren ondoren... Gizonok Kejatiak gerala? Noski. Emakumeak, onartu beharra dago, minarekin bizitzen ohituago daude, eta hobeto eramaten dute. Guri aldian behin tokatzen zaigunean ai! aiiiiiii!

eneko
eneko dio:
2004/09/01 16:23

Zaindu besaburu hori Xabier! eta bada ez bada aldatu xagua ezker eskura :-)

Euskaraz gutxi irakurtzen dut eta irakurri gabe neukan zure libururik, baina uda honetan oso gustora hartu dut "Arbelaren gainean". Uste dut, gabonetarako besteren batekin animatuko naizela.

Esandakoa, zaindu ondo. Baina..., horrelako min txikiak blogean azaltzeak..., ez die ematen oraindik argudio gehiago emakumeei kexati hutsak garela esateko? :-)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.