Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Proletarioaren oporrak

Proletarioaren oporrak

xme 2004/07/30 10:02

Langile buzodunei bezala, niri ere abuztuan emango dizkidate oporrak. Eta nola etxean ez dudan sarerik jarri nahi izan (bestela ere nahiko harrapatua nagoelako), hilabetean ez dut seguru asko gauza handirik gehituko bitakora honetan. Izan liteke salbuespenen bat baina.

Irakurle izan zaituztedanoi mila esker, eta irailean ere segi dezazuela hor, pantailaren beste aldean.

etiketak: Saski Naski
Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal dio:
2004/08/02 12:17

Lehenik eta behin, zorionak, Xabier, blogosferan murgildu zarelako, halako indarrez gainera. Jakin ezazu, bigarrenik, gustura irakurri ditudala zure kontuak. Baina, eta hau da hirugarrena, gusturago irakurriko nituzke beste letratipo bat erabiliko bazenu.

Izan ere, nire ordenagailuaren pantailan behintzat, ez dira ondo irakurtzen zure artikuluak, letratipo hori (serif erakoa) ez delako bat ere ondo irakurtzen. Nik gomendatuko nizuke sans serif motako bat aukeratzea. Nik bederen askoz ere hobeto irakurtzen ditut. Gainera, zuk luzetxo idazteko aukera erakusten ari zara, eta kasu horietan ezinbestekoa izaten da letratipo egoki bat izatea.

Ondo pasau oporrak eta iraila arte.

Joxe

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.