Editore lanak
"Editore lanak" izenpean hainbat idazki atera ditut hemen, argitaratu izan ditudan idazleekiko elkarrizketak batez ere. Nire editore-lanak badu beste alderdi bat, ordea, inoiz agerira ateratzen ez dena: kaleratzen ez diren liburuez ari naiz.
"Entre copas" filmeko protagonista, Miles (Paul Giamattik bikain antzeztua), idazlea da. Hala esaten du berak inguruan: idazlea dela, nobela bat amaitu duela, agente batek itxaropenak eman dizkiola... baina oraindik ez du lortu bere obrarik argitaratzea. Eta ni, pelikula ikusten ari nintzela, une batez Milesekin identifikatzeari utzi eta gizajoari belarrian pixa egiten dion putasemea sentitu nintzen.
Liburu bat idazteko lana hartzen duenak egundoko zama hartzen du bizkar gainean, emaitza edozein dela ere. Eta obrarik txarrenaren egileak ere ilusio guztia jarri du idazlan horretan, bere ordu libre gehienak pasa ditu hura ontzen eta biribiltzen urte erdian edo urte bian. Eta gero hor etorriko zaizu editore harroputz eta kalamidade bat, zure lanak pitorik ez duela balio esatera.
Gaitz erdi gainera, atzera botatzen ditugun lanak argi eta garbi txarrak badira. Askotan ez baitira garbi ikusten mugak. Hau kaxkarra da baina badu bere zera. Horrek ideia politak ditu baina hizkera txarra, edo alderantziz. Kontua da norbaitek egin behar duela bahe-lana, irakurleak ere ez baitu edozer irakurri nahi, eta editoreari tokatzen zaiola gaiztoarena egitea. Hagina atera behar duen dentistaren moduan, lana zintzo eta azkar betetzen ahalegintzen naiz behintzat, zain egon eta gero ezezkoa jasotzea krudelagoa delakoan.
Hala ere, neuk aukeratutako lana da; beraz, ezin hasiko naiz lantua jotzen, edo paparretik dominak zintzilikatzen.
Kaixo, belarrira pixa egiten duen putasemea, kalamidadea, harroputza, eta dentista gaiztoa.
Jajajajaja!
Motz geratu zera ala?
Atzo "entre copas" ikusi nuen, eta mezu honetaz gogoratu nintzen.
Eta bi gogoeta egin nituen:
Bata, editoreak a ala b esan, berdin berdin zala Milesen kasuan. 19. edizioa lortuta ere, apenas emango zion horrek bere buruarekiko ziurtasunik. Bere lagunak esan zion bezela, idazle aparta bazan ere, ez zan gauza begien aurrean zeukana ikusteko.
Bestea, ikastola bateko ikasgela baten ate ondoan ikusi nuen letreroa (gurasoei zuzendua):
"Los niños tienen derecho a que se les diga NO"
Ba, hain zuzen, idazle berriek, edo idazleek orokorrean, eskubide hori dute. Euren lana salgarria ez bada, gustatzen ez bada, jakiteko eskubidea dute.
Hirugarren gogoeta: Norbaiti kalabazak ematen dizkiotenean, batzuk (emakumeek gehienbat) sentitzen duten erru sentimentua. Nola sentituko zera ba errudun? Ez dezu ezer sentitzen! Pena sentitzea zilegi da, baina ez errua!
Maitale zapuztuak, kasu horretan, erabaki egin beharko du, bere burua zigortzea, Milesen kasua, ala aurrera jotzea, bere lagunaren kasuan bezela. Oso esaldi ederra bota zuen:
"aktorea naiz, badakit. Intuizioak esaten dit"
Gero bukatu zuen bezela bukatu zuen, baina ez du asko iraungo egoera horretan. Intuizioari segiko dio, eta zoriontsu izatetik gertuago egongo da, nik ez daukat zalantzarik.
Bietatik, zeinek disfrutatzen du bizitza? Zeinek egiten du eguneroko aukera, bizitza disfrutatzea?
Egia da pasa egiten dala, kabroi hutsa dala, baina askoz kabroiago eta zitalagoa da Miles (bere buruarekin)