Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Etorriko da zure soaz heriotza...

Etorriko da zure soaz heriotza...

xme 2005/03/30 08:00

Paveseren poeman edo harekin Letek egin zuen abestian bakarrik izan liteke heriotza ederra. Errealitatean, askoz gauza xaxtarragoa da, arruntagoa, tristeagoa. Hurbil tokatzen zaigunean, ez zaigu etortzen burura ideia liriko ederrik; pena handi bat soilik, hutsune moduko bat; hori betetzeko asmatu omen zuten erlijioa...

Orain dela aste batzuk Zorroagako beilatokiko 8. gelan izan nintzen, hantxe baitzegoen nire lankide baten emaztea, urtetan pairatu zuen gaitz endekapenezko baten ondorioz hila.

Gela berean egokitu nintzen atzo, bat-batean bihotzekoak emanda hil zen lagun baten gorpua ikusten eta haren etxekoei besarkada bat ematen.

Bereak eta bi sufritu zituenaren pena batean; ez oinazerik ez abisurik gabe joan zen bestea, baina despeditu ezinaren mina geratu zaie familiako eta lagunei, zenbat maite zuten esan gabe geratu direla...

Eta poetak halakoetan ez daki zer esan. Eta hobe du isilik geratu.

etiketak: Saski Naski
Patxi
Patxi dio:
2005/03/29 19:59

Poetak halakoetan, negar egin. Senideekin, lagunekin, edo bakardadean. Eta negar egin ondoren, indar pixkat hartutakoan, norabide zuzena hartu. Barkatu, ber-hartu. Bizitzaren alde politaren hegitik jun, eta tarteka, hango gauza txikien berri eman, poetak hain trebeki kontatzen dituenak.

Aurrekoan eman zuten dokumental bat, heriotzaren atarian zegoen jendeari buruzkoa. Denek zuten bizitzen segitzeko gogoa, eta gehienek, bizitzaren gauza txikiak gozatzen zituzten, sekula gozatu zutena baino gehiago. Eta oso oso gutxirekin konformatzen ziren, zoriontsu izateko.

Bizitzen segitzeko aukera daukagunok... Ze bide hartuko degu ba?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.