Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Erokeriaren monumentua

Erokeriaren monumentua

xme 2005/03/05 09:31

(Aurrekoan jarri nuenaren ordez, artikulu hauxe da aste honetan Goierriko Hitza-n aterako dudana)

Lehenago ere arrazoiak sobran genituen Abiadura Handiko Trenaren kontra egoteko: txikizio izugarriak egingo ditu aurretik ere nahiko hondatua dagoen gure bailaran eta beste askotan; egundoko gastua dauka, denok ordaindu beharko duguna, gutxi batzuen mesederako; ez du lurralde osoaren garapenik ez ongizaterik ekarriko, hiriburuetan bakarrik erabiliko denez gero.

Segitzea era baneukan, baina hortxe utziko dut zerrenda. Orain, ordea, kontra egoteko arrazoi berri bat eman digute, lehenaz gainera: berehala hasi nahi omen ditu obrak Eusko Jaurlaritzak, nondik eta Goierritik, Itsasondo eta Ordizia bitarteko zatia eginez, finantzamendua ziurtatu gabe oraindik.

Ederki, mutilak! Ondo ari zarete! Zuek imajinatu, momentu batez, gauzak okertu egiten direla: politiko gehienak AHT zoro horren kontra jartzen direla, edo bidearen nondik norakoa aldatu nahi dutela, edo trenbideetako teknologia aldatzen dela, edo azkenean ez Madrilen ez Europan ez dutela dirurik jarri nahi.

Ez dakit halakorik gertatuko den baina posible da, izan. Zer gertatuko litzateke orduan? Ba, Ordizia eta Itsasondo artean sekulako obratzarrak, tunelak, zubiak, lur-mugimenduak, zabortegiak eta abar egingo zirela, alfer-alferrik. Nori eskatuko dizkiogu kontuak orduan? Alvaro Amann sailburuari? Nik ez nekien, ez nuen uste... esango liguke.

Ondo pentsatzen jarrita, hori ere Goierriren promoziorako erabil genezake. Turismo-gidetan idatziko genuke: "Zatozte denak erokeriaren monumentua ikustera". Eta txu-txu tankerako tranbia koxkor bat jarriko genuke, Itsasondoko lurpean arbel meategiek utzitako zuloetatik abiatu eta San Juan inguruan argira aterata Txindoki alderako bistak edukiko lituzkeena.

Pena eta guzti emango digu orduan trenak aurrerago jarraitu ezinak.

etiketak: Politika
Aiora
Aiora dio:
2005/03/05 14:46

Juer, hoi bai "umore beltza". Ahal denero umorea erabili behar dala gauzak arintzeko baño AHTari dagokionean nei ezin kabittu ez ironia, ez sarkasmoa, ez deus.

Eztet ne herria galdu nahi ero kuadrila bateatio, sar ditzatela denak eroetxe batian (luxuzkoa izan behar badu ere, izan dadila, nahiago det hoi patu trena baño).

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.