Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Inaki Uriarte, oroitzapen bat

Inaki Uriarte, oroitzapen bat

xme 2004/07/27 09:21

Aspaldi ezagutu nuen; 1985 inguruan, urte bat goiti-beheiti. Bera, Bilboko Anaitasuna taldekoekin batera (Laura Mintegi, Antton Azkargorta, Karmelo Landa...) Argia astekaria indartzera zetorren; ni, berriz, literaturarako interesez Susa-ra inguratu eta handik Josu Landak Argiarako ere xurgatua (Gorka Arrese bezala). Geroxeago gehituko ziren Imanol Murua eta bere belaunaldiko kazetari-ikasle andana, Egunkariaren sorreraren benetako protagonistak.

Joxemi Zumalabek Donostiako Ametzagaña kalean lortu berri zuen lokalean egingo genuen topo (Egia abokatu kolektiboaren egoitzaren ondo-ondoan). Gutxitan ikusi genuen elkar: Argiaren Urtekaria egiteko lan-saio amaiezin haietakoren batean, astean behingo egunkarien deialdia egin zeneko bileretan (Eguna eta Hemen sortzeko diruak emango zizkien Jaurlaritzak Deia eta Egin-i, baina Argiari ukatu egin zitzaion laguntza), kolaboratzaileoi eskainitako otorduren batean agian (orduan, ahaztu egiten gara baina, debalde egiten baitzen lana euskal prentsan).

Proiektu berean partaide sentitzea izan da gure lokarria, ez genuen bestelako harremanik izan. Minbiziaren berri eman zidatenean, berriz, herioren aurreko giza elkartasun oinarrizko hori ere sentitu nuen. Ia-ia hilzorian zela esan ziotenetik hilabete dexente egin ditu, eta propinazko bizialdi horretan duintasun eta dotoreziazko lezioa eskaini digu: gaixo baina tente, beti sinetsi eta lan egindakoaren alde: euskal kultura nazional sendo bat, eta berak horren maite zituen Bilboko jai herrikoiak. Ni inoiz ez naiz izan Bilboko Aste Nagusian, baina joaten naizenean, hire ohorean edango diat kalimotxo bat, Iñaki, Arenaleko txosnetan.

etiketak: Saski Naski
josean
josean dio:
2005/03/05 14:10

Me gustaría conseguier el mail de iñaki uriarte, sería posible¿?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.