Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Kulpa, familiarena

Kulpa, familiarena

xme 2005/01/10 09:16

Bukatu dira pixka baterako oturuntzak eta tripa-festak, baina ondo asko igarriko diozue gehienok egunotako gehiegikeriari. Baskula daukanak, orratzak kilo bat edo bi gehiago markatzen duela ikusiko du; besteak, sisak tira egiten diola nabarituko du, harakoak txulo bat gehiago behar duela gerrikoa lotzeko. Bueno, ez nabil dieten eta gimnasioen propaganda egiten; norberak ikusiko du mejora horrek hobekuntza ekarri dion, edo zer egin lehengora etortzeko. Egunotako sabelkeriaz berbetan ari ginela, lagun artean izandako solasa ekarri nahi dut hona:

"Nire koinatu petral hori "hasi zen bat". Batario zibilak direla eta ez direla hasi ez zait ba, bai, zuek ateoak... Zer uste ote du horrek...?"

"Holakoetan onena -beste batek- ahoa beteta edukitzea. Jan, eta ixo".

"Bai, eta besteari ere kopa goraino bete, badaezpada".

Horra bada: eztabaidaren kontra, jan-edana. Errua familiari eransten zitzaion, oro har, baina hor ere bereizkuntza egin behar etxekoen eta erantsitakoen artean, koinatu-koinata eta aitaginarrebek baitute sesiante txapeldunaren erramu-boneta.

"Bueno -erantsi zuen batek-, norbere etxean ere izaten dira inpresentableak".

"Bai baina, Kennedyk Somozari buruz esan zuen bezala, horiek zure inpresentableak dira".

etiketak: Saski Naski
Juan Luis Zabala
Juan Luis Zabala dio:
2005/01/10 14:20

Ez al zuen esan Augusto Monterrosok ahaideak zama benetan astuna direla, baina geu ere ahaide garela? Esnatzen garenero, hir baitaukagu dinosauroa.

Juan Luis Zabala
Juan Luis Zabala dio:
2005/01/10 14:21

Ez al zuen esan Augusto Monterrosok ahaideak zama benetan astuna direla, jastean zinez gaitza, baina... geu ere ahaide garela? To, esnatzen garenero, dinosauroa mutur aurrean.

joss
joss dio:
2005/01/10 15:00

"Bai baina, Kennedyk Somozari buruz esan zuen bezala, horiek zure inpresentableak dira"

Ez zuen hori Kissingerrek esan Pinocheti buruz?

Petrus
Petrus dio:
2005/01/17 20:00

Xabier, nik ere Joss-en zalantza bera izan dut zurea irakurri ostean. Baina, bai: detaile historikoez gain, famili-bazkariak show bat izaten dira sarritan, txarrerako nahiz onerako. Ondo legoke bakoitzak duen anekdotario xelebreena jartzea (beno, igual ez hemen, abusatu gabe... :-)

markos zapiain
markos zapiain dio:
2005/01/10 12:14

ez zioat gaurko testuari erantzungo, ahoa bete polboroi baitut

eskatu nahi diat hemen jartzeko Eider Rodriguezen eta Lander Garroren lehen liburuei buruz nonbait atera duan iruzkina

ez horregatik

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.