Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Sukalde batek ezin du gorde

Sukalde batek ezin du gorde

xme 2004/12/10 09:38

Peru eta Nerearentzat

Sukalde batek ezin du gorde bertan bizi izandako sentipena
Ez edontziak edandako ardoaren zaporea
Ez eskuak ukitutako azalaren dardara.

Usain bat gera liteke gehienez
Oroitzapen lorratza, psikofonia bat irudi
Ez-izatearen osin beltzean galdu aurretik.

Datozela bada beste sukalde batzuk biltzeko
Beste kopa batzuk husteko, larruak mozkortzeko...
Biziaren hari mehea eten bitartean.

(Nui-enea, 04-12-07)

etiketak: Sorkuntza
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.