Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Nire uste harroan / Anaia

Anaia

xme 2004/12/02 09:35

(Sorkuntza bai, baina ez nirea. Posta elektronikoz bidali didate Ipuin Hiperlaburren Faroni saria 2002an irabazi zuen testua, Rafael Novoak idazitako "Mi hermano", nire kasa itzulita eskaintzen dizuedana)

Inoiz ez nion nire anaia bikiari barkatu zazpi minutuz amaren sabelean abandonatzea eta ni han bakarrik uztea, ilunpean izututa, astronauta baten antzera isurki likatsu hartan igeri, beste aldean musuka nola hartzen zuten entzuten nuela. Nire bizitzako zazpi minutu luzeenak izan ziren, eta haiexek ekarri zuten, azken batean, nire anaia izatea etxeko maiorazkoa eta amaren kutuna.

Ordutik, Pablo baino lehenago ateratzen nintzen leku guztietatik: logelatik, etxetik, eskolatik, mezatatik, zinematik... nahiz eta filmaren amaiera ikusi gabe geratu. Egun batean deskuidatu egin nintzen, nire anaia nire aurretik irten zen kalera eta, bere irribarre maitagarri harekin begiratzen zidala, auto batek jo eta bertan bota zuen. Oroitzen naiz nola gure ama, kolpea entzundakoan, etxetik irten eta nire aurretik pasatu zen, neure izena oihuka, besoak zabalik nire anaiaren gorpua besarkatzera. Sekula ez nion nahastea argitu.

etiketak: Sorkuntza
Petrus
Petrus dio:
2004/12/10 01:38

Joder, nagusia naizenean hola nahi dut idatzi neuk-be.

Petrus
Petrus dio:
2004/12/10 01:38

Joder, nagusia naizenean hola nahi dut idatzi neuk-be.

Petrus
Petrus dio:
2004/12/10 01:38

Joder, nagusia naizenean hola nahi dut idatzi neuk-be.

Apostata
Apostata dio:
2004/12/02 15:42

Kojonian, hotzikara eragin deust! Bik(i)aina!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Xabier Mendiguren Elizegi

Xabier Mendiguren Elizegi dut izena. Beasainen jaio nintzen, 1964an. Filologoa naiz formazioz, editorea ofizioz, irakurlea afizioz, idazlea bokazioz, berritsua bizioz, euskalduna bedeinkazioz edo madarikazioz. Lagunen eskariei ezetz esaten jakin ez eta blog honetan idazten hasi naizenez gero, ea gauza naizen, egunen harian, nire giza kondizio horien inguruan bururatzen zaizkidanak kontatzeko.