Maltzagako sorpresak
Egunian lau aldiz pasatzen naiz Maltzagako rotondatik. 720ºko giroa ematen diot egunero iaz, Asier Sarasua eta biok, Koldo Zuazoren Deba Ibarreño Euskara liburuaren portada hau egiteko erabili genduan eskultura horri.
Baina harira, atzo lanera nentorrela azkoitiko lagun bat topatu naban rotondan bertan. Justu portadako argazkia ateratzeko ipini behar zaren lekuan kontzertuetarako kartelak pegatzen dira eta bertan zegoen Pato. Bi kartel zeuzkan eta bana eman zizkidan.
Batek, datorren azaroaren 4an Ruperrek Azkoitiko mataderixan joko dabala iragartzen zaban. Kartel horri seguruenik etxean egingo diot toki bat baina bestia hemen pegatukot.
Triku Festie 2007 Azpeitin.
Ostiralean, urriak 19
19:30 Jaiaren aurkezpena. Perez Arregi plazan. RE_Mapa: Izarraitz Azpeitiko zenbait kokapenetan jasotako soinuen manipulazioa jasotzen du ikusentzuteko proiektua Ondoren: Fernalia (Azpeitia)
Urriak 25, osteguna
Gora Japon eta Bizarrak
Urriaren 26, ostirala
Audience eta PT-Bizarro
Urriak27, zapatua
T taldea, Lisabo eta Dj Ulea
Urriak28, Igandea
Tender Forever talde ipar amerikarra eta Elorrioko Logela Multimedia
Emanaldi guztiak doainik dira Azpeitiko plazan montatuko duten karpan. Lisabo iaz ikusi nituan estreinakoz Durangoko Plateruenanian eta guztiz arrituta utzi ninduten. Ezin daitezke beste inokin konparatu, hain dira desberdinak! Audiencen disko bat dakat baina hau ere oso gutxi entzun dot. Musika nahiko zaila egiten dute. Baina Jatsu nere lankide eruditoak esan dianez, zuzenekoan mordua irabazten debe. Logelak aurkeztu dezaken edozer da interesgarria eta beste taldeak ez ditut ezagutzen. Hala ere, ni behintzat, ia seguru azalduko naiz karpara egunen batean.
Aupa EtieMaite! Poztu nau blog honta gure jaialdiyen(Triku Festie) berri ikustiek, benetan. Ea gerturatzen zean kontzerturenbat ikustea, gonbidatuta zaude...(je, sarrerie doan da). Geu han eongo gea karpie nahi dun danantzat zabalik.
Mertzi ta ondo izen!