Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Wheylona gure artean

Wheylona gure artean

Luistxo Fernandez 2006/10/23 18:52
Ostiralean, Wheylona ezagutu nuen. Gure etxera etorri zen afaltzera. Internetek jendea isolatzen duela diote teknofoboek, baina nik uste dut jendeari konektatzen laguntzen digula. Donostiako blogaririk interesgarriena da, nire iritzian, Wheylona. Atzerritar baten begiekin ikusten du gure hiria, gure mundutxoa, eta horrek perspektiba interesgarria ematen dio.

Los Angelesekoa da Wheylona eta urtebete darama Donostian. Emakumezkoa da, eta ez da hori bere izena... Lotsatia da bere identitate eta irudiarekin, eta horretan lagako dugu.

Euskara ikasteko saioetan... lehen lehen urratsetan dago. Erdi txantxetako mezu bat idatzi diot ingelesezko aldean, ergatiboa azaldu guran. Mintzalagunaren bila dabil. Donostiako Bagera-n, euskara maila minimo bateko lagunei laguntzen diete mintzalagunaren bidez, eta ez dakit hor sartzen ote den Wheylona. Baina ingelesez praktikatu nahiko balu inork (Wheylona, gainera, hizkuntza irakaslea da), goizetan Donostian, akaso tarte bat aurkituko du neska jator honekin. Jarri kontaktuan luistxorekin luistxo a bildua eibar.org e-posta helbidean.

etiketak: donostia, blogak
Andoni Miranda
Andoni Miranda dio:
2006/10/23 22:55

Zorionak, Luistxo.
Ados zurekin, Wendyren Donostiako bloga oso hona da. Sustatun eman zenuten Wheylonaren berri eta egunero jarraitzen dut. Gaur plazaratu duen idazlana (argazkiak barne) estimatzekoa da.

Zer moduz joan zitzaizuen ostiraleko afaria?

     

Joseba
Joseba dio:
2006/10/25 08:21

Epa Luistxo:

Nire ikaslei jarri diet Wheylona-ren bloga eredu gisa, beste batzuen artean: http://littera.deusto.es/eswiki/index.php/Ist0607

Littera Planet sortu berri dugu (oraindik oso gaizki lokalizatuta dago, informatikako bekarien eskuetan gauza bitxiak gertatzen baitira hizkuntzekin). 40 blogari berri ditugu, baina hemendik aurrera Litteratik kanpo.

Laister arte!


Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004