Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Uztarriaren urteurrenean, mahaingurua

Uztarriaren urteurrenean, mahaingurua

Luistxo Fernandez 2014/11/19 13:10
Azpeitian, azaroaren 25ean (Sanagustin kulturunean, 19.30etan), mahainguru batean izango naiz: 'Kazetaritza gaur egun. Komunikatzeko moduak, tresnak, subjetuak...'
Uztarriaren urteurrenean, mahaingurua

Uztarria webgunea

Uztarria aldizkariak (Azpeitiko hedabide lokalak) 15 urte egin ditu azaroan, eta horren harira antolatu dute gauza hau. Pozik joango naiz. Uztarriaren webgunea izan zen gure enpresa CodeSyntax-en lehen hedabide proiektuetako bat, eta bikain ibili da, hamarkada batean baino gehiagotan. 2014 honetan, urtea amaitzerako, milioi bat bisita izatera iritsiko dela uste dugu. Milioi bat!
Mahainguruan egongo gara ni neu, Lander Arbelaitz (Argia), Enekoitz Esnaola (Berria) eta Nekane Zinkunegi (Info7 irratia). Eneritz Albizu Uztarriako kazetariak egingo ditu moderatzaile lanak. Erlo telebistak streaming bidez emango du agian.

Atentzioa deitu dit Uztarriatik mahaingururako puntu zerrenda luze bat bidali digutela, prestatzeko. Hementxe itsasten dut, publiko potentzialaren arreta pizteko:

 

  • Informatzeko ohitura aldatu da, baita informazioa ematekoa ere. Gero eta informazio iturri gehiago daude. Sare sozialekin "edonork" zabaldu dezake bere informazioa. Nahas-mahas horretan, zein da komunikabideen eta kazetarien egitekoa?

  • Batik bat, herrietako komunikabideak, eta komunikabide nazional batzuk, herritarren ekimenez sortu/abiatu ziren. Herri ekimen hori garrantzitsua da, eta bestelako herri ekimenen berri ematea ere garrantzitsua da komunikabide horientzat. Batez ere, tokikoentzat. Orain, Interneteko webguneetan txertatu diren parte-hartzeko atalekin (Komunitatea, esaterako) herriko taldeek-eta eurek eman dezakete informazioa. Baina, nola bereizi batzuen eta besteen lana (herriko taldeena-eta zein kazetariena)? Nola egin filtro lanak, alegia. Dena al da albiste?

  • Luistxok behin, behintzat, esan zuen honakoa: "Twitter-ik ez baduzu, ez zara kazetaria". 

  • Twitter-en kazetari ez den asko dago berriak ematen. Denok al gara kazetari?

  • Halako sareetan-eta, informazio objektiboa bilatzen dugu, edo entzun nahi duguna esaten diguna?

  • Horri lotuta, nola egin behar da filtro lana?

  • Byung-Chuk Han pentsalari korearraren esaldia: “Twitter-en zarata gehiegi dago, eta pentsatzeko isiltasuna behar da". (Begiratu egin behar dugu zehazki nola d, Deiaren ed. elektronikoaren arabera: Chimæra berria)en esaldia, hau ez baita guztiz zuzena). Pentsatzen ahaztu zaigu?

  • Horren harira, nola egin bateragarri Twitter-eko zarata, eta pentsatzeko behar den isiltasuna?

  • Papera badoa euskarri bezala?

  • Komunikabideek zer egin behar dute bizirik mantentzeko? Borondatezko lana izan behar al du komunikazio-informazioak? 

  • Interneteko hedabideak noraezean dabiltza. Hala nola, edukiak irakurtzeko ordaindu edo ez ordaindu probak egiten ari dira. Formula berrien bila ari dira. Nola ikusten duzue kontua?

  • Tokikoak/nazionalak eta txikia/handiak: denen arteko elkarlana behar al da?

  • Hizkuntza gutxituaren jabe izateak, euskaraz lan egiteak, nola eragiten du gaur egungo hedabideen testuinguruan? (Aurretik aipatu ditugun erronka horietan, alegia).

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004