Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / The Searchers edo zentauro aspergarri eta arrazistak

The Searchers edo zentauro aspergarri eta arrazistak

Luistxo Fernandez 2017/11/07 08:40
Lagun bati insistitu nion, historiako film onenen errepasoa egiten ari zela-eta, euskaratu behar zuela Western mitiko hau, The Searchers. Eta... damutu naiz lagunari eskatu izana :-(
The Searchers edo zentauro aspergarri eta arrazistak

The Searchers.


Zinearen historian John Ford-en western bikainena dela irakurria dut, eta Top zerrenda askotan ere bai. The Searchers, edo, gaztelaniaz zabaldu zen bezala, Centauros del Desierto. Kritikarien puntuazioetan ere, 100 puntutik gertu hemen.

Baina ikusi gabe neukan eta Joxe Aranzabal xaxatu nuen, zinearen historiako ale aukeratuak euskaratzen ari denez, hau ere euskaratu zezan. Ez dakit zer pentsatzen duen filmaz Joxek, baina nik, ikusi eta gero, dezepzio handia jaso dut eta damutzen naiz Joxe bultzatu izana hau euskaratzera.

The Searchers iruditu zait filma arrazista eta txar bat. Doinu ideologikoa garaiarekin lotu daiteke, eta hortaz, horren gainetik igaro gintezkeen, baina kasu honetan filman ezerk gutxik zuritzen du bekatua. Istorioa jauzi logiko absurdoz betea dago, eta ildo arrazista da, azken batean, zentzu pixkat ematen duen hari bakarra.

Tira, western-aren urrezko garaiko film hobeak egon badaude, eta pare bat euskaratuta daudenak gomendatzearren, beste bat zuzendari berarena eta John Wayne ere agertzen dena: Liberty Valance tirokatu zuen gizona. hau ere Joxe Aranzabalek itzulia.

Bestea, 1940ko The Westerner, Gary Cooper antologiko batekin.

Joxe Aranzabal
Joxe Aranzabal dio:
2017/11/07 10:21
Ez duzu zertan damuturik, Luistxo. Nik euskaratu egin nuen, baina gero bakoitzak atera beharko ditu bere ondorioak. Nik, egia esan, askoz gusturago pasatu nuen “Liberty Valance tirokatu zuen gizona” euskaratzen. Han, pistolaren gainetik beste balio batzuk gailentzen ziren: ikastea, zintzo izatea, elkartasuna… Kontaera ere gehiago gustatu zitzaidan. Adituek baina, “The Searchers” horren alde teknikoak-eta goraipatzen dituzte, bestearen gainetik.

Bestalde, zuk hor nabaritu duzun arrazismo hori western askotan ikusiko duzu, nahiz eta ez hain agerian beharbada. "Butch Cassidy and the Sundance Kid":http://azpitituluak.com/euskaraz/1488529351 filmean, esate baterako, lapur iparamerikarrak ezinago guapoak eta argiak dira; Boliviakoak, aldiz, ezinago itsusiak eta ezinago lerdoak. Hori ere arrazismo era bat da, sotilagoa den arren.
Asier Sarasua
Asier Sarasua dio:
2017/11/11 16:52
Niri ere aspergarri samarra iruditu zitzaidan. Ez, behintzat, historiako pelikulen arteko onenetako bat. 7 bat eman nion ;)
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004