Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Tagzaniako eta Geonames-eko izenak euskaratzen

Tagzaniako eta Geonames-eko izenak euskaratzen

Luistxo Fernandez 2007/03/26 15:20
Tagzania euskaratu genuenetik, ahalegina egin dugu euskarazko izenen bilaketak posible izan daitezen. Aurreratzen goaz, baina emaitzak ez dira guztiz beteak, oraindik. Euskal Herriko toki-izen bat bilatuz gero, agian agertuko da, eta agian ez.

Ahalegin mamitsuena Gipuzkoako Foru Aldundiko b5m bulego geografikokoen laguntzarekin egin dugu, Geonames zerbitzuarekin kolaboratuz aldi berean. Geonames toki-izenen datu-base global eta irekian Gipuzkoako euskarazko izenak, egoki geogokatutak, gehitu dira (iragarpena Sustatun eta baita Geonames-en ere).

Horrekin, Tagzaniako bilaketetan euskarazko izen asko agertzen hasi dira, eta Geonames oinarri duten munduko beste hainbat zerbitzutan ere hala izango dira.

Gipuzkoako izen horiez gain, beste sei probintzietan ere hobetu da euskal izenen presentzia, baina modu irregularragoan. Euskaldunon Egunkariak atera zuen Estilo Liburuan zegoen izendegia birziklatu dugu, bere garaian neuk sortutako Geonative webgunean Interneten jarria zegoena.

Izendegietako erdarazko forma erkatu egin behar izan dugu Geonames-eko datutegiarekin, eta kasu batzuetan bakarrik aurkitu dira bateratzeak, euskarazko forma hor gehitu ahal izateko. Adibidez, bilatu Arizcun edo Arizkun eta euskaraz dago orain lehen emaitza Geonames-en Arizkun forma jarri dugulako nagusi. Pertales de Arizcun bat agertzen da euskaratu barik, horren "match" zehatzik ez dugulako aurkitu datu eguneraketan. Eta kokapenari dagokionez, noski, Gipuzkoatik kanpokoek jarraitzen dute tokiz kanpo gehienek...

Beste erakunde batzuk, eta Euskaltzaindia, prest badaude beren izendegietako datu ofizialak eskaintzeko, gustura integratuko ditugu haiek ere.

Bitartean, zuk zeuk ere lagun dezakezu Gipuzkoatik kanpoko izenetan fintzen eta hobetzen, Geonames-eko datuak txukuntzen. Tagzanian dagoen azalpen orri honetan esplikatzen da nola.
lekesan
lekesan dio:
2007/04/03 20:05

Animo Luistxo!!! Lan luze eta neketzu ematen da baina fruituak badakizu nortzuk artuko daben, ezta? Nire semea dagoeneko urte ta bost hilebetekin konputagaillua martzan jartzen da....xagua mobitzen hasi eta.....youtube jartzeko ezkatzen!!!

がんばらて ね !!!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004