Suhiltzailearen galderak: informazio geografikoa eta euskal administrazioak
zerbitzuko burua.
Suhiltzailearen galderak
Informazio geografikoa eguneroko bizitzaren parte gero eta nabarmenagoa bihurtzen ari da. Mugikorragoak gara denok, telefonoa eskura izanda edozein tokitan gaudelako kontaktatzeko moduan, lana eta etxebizitza toki desberdinetan ditugu askok eta batetik bestera goaz. Mundu globalizatuan distantzia ekonomikoak zein txikiak ere nabaria zaigu, edozein kaletan bazar txinatarra ireki berri dela ikusten dugunean ebidentea egiten zaigun bezala.
Hala ere, GIS, GPS eta gainerako terminoetatik haruntzago, nik uste dut geografia, gaur egunean, Interneteko garai hauetan, oso muin sinple batera datorrela. Suhiltzaileen galderetan laburtu dezakegu geografiaren esanahia. Eta galdera sinpleak dira suhiltzaileak egiten dituenak:
- Non dago zera?
- Nola iritsiko naiz hara?
- Nolakoa da leku hori edo zer aurkituko dut bertan nagoenean?
Bizitza laboralean, edo bakoitzaren eremu pertsonalean, galdera horiekin zerikusia duten hainbat kontu topatuko ditugu egunero. Ekonomiaren esparruan, lurralde antolamendua eta garraiobideak instituzioen zeregin nagusietakoak dira, produktuen merkaturatzean ere merkatua non dagoen funtsezkoa da (non dauden erosleak). Eremu pertsonalean, seme-alabekin mugikorrez hitz egiterakoan lehen galdera egiten dieguna: non zaude? Eta oporrak planifikatzean, elkarzen gara Interneten aurrean (etxean baldin badugu), eta hasten gara esaten, nora joango gara hurrengo oporretan? (azken galdera honek berriz alor ekonomikoarekin lotzen gaitu: turismo erakarpena, gure lurra non den eta nolakoa den agertaraztea, ze zerbitzu zein tokitan ematen ditugun ezagutaraztea, faktore ekonomiko gero eta inportanteagoa da).
Informazio geografikoa antolatzea, eta zerbitzu gisa enpaketatzea, beraz, funtsezkoa da galdera sinple horien atzean sortzen diren posibilitate anitzen probetxurako. Turismo sustapena, mugikorren bidezko lokalizazioa, GPS zerbitzuak, suhiltzaileak berak behar dituen suteetarako benetako datuak... Behar hauek guztiak, galdera sinple horietatik sortzen dira, baina esparru zabal, gero eta zabalago bat, hartzen dute. Eta informazio hori antolatzen, lana dago, lan aukerak, aberastasuna sortzeko bideak.
Informazioaren gizartean gaudela esaten dugu, ezagutzaren ekonomiarantz mugitu behar dugula. Ez dakit horrek esan nahi duenaz konturatzen garen. Batzuk konturatu dira: Googlek informazioa antolatzeko modu sinple bat asmatu du, terminoa bilatu, eta tori, emaitza interesgarriak sarean. Eta informazio geografikoaren antolakuntzan ere, Kaliforniako enpresa hori ari da inor baino azkarrago. Googlek kalkulatu izan du munduan den informazioaren %30ak balio geografiko jakin bat duela, eta erabiltzailearen kokapenaren (edo kokapen jakin baten) baitan balio erantsia duela horrek. Google Maps, Earth eta beste zerbitzu batzuetan jartzen ari den indar ikaragarria hortik doa.
Kontua da ea gure, hemengo informazio geografikoa antolatzeko zeregin guztia Kaliforniako erraldoiari utzi behar diogun, ala honetan ere merkatu lokal bat, aberastasuna biderkatzeko bide lokalak jarriko ditugun. Honetarako, administrazio publikoek aukera handi bat daukate: Europan oro har, eta Euskal Herrian bereziki, informazio geografiko interesgarriena publikoa da. Diputazioek, Jaurlaritzak eta Espainiako Nekazaritza ministerioak dauzkate euskal zelaietako irudirik onenak, zehatzenak eta eguneratuenak. Baina horiek eskuratzeko, pufa! Googlek eskaintzen dituen irudiak dira, beren lizentzien bidez, Tagzania
n ikusten direnak.
Gure herrietako kaletegi eta katastroak, zehatz marraztuta dituzte administrazioek, badakite zein atari zein puntutan tokatzen den. Baina autoetako GPS gailuetan ordaindu behar diren datu geografikoak, Teleatlas edo Navteq izeneko urrutiko enpresa batzuenak dira. Zenbat informazio geografiko publiko dagoen giltzapean... Batzuetan zaila da sinesten! Baina kasu bat aipatzeagatik, Tagzaniak ez du, oraingoz, Euskaltzaindiaren baimenik akademiak araututako euskarazko toponimia integratu ahal izateko gure datubasean. Horrekin horrela bagabailtza...
Aldarri bat egiteko garaia da:
- Informazio Geografiko Publikoa oinarri-oinarrizko tresna da, gizarte zibilak informazioaren aroan aurrera egin behar badu.
- Mapa eta datu publikoek, kokapenaren inguruko teknologia berrien sorta osa susta dezakete, garapen ekonomiko eta sozial handi baterako aukera irekiz.
- Europako administrazioen arteko elkarlana ziurtatzeko modua datu da datu geografiko irekiak izatea; horrela egingo da lan alor garrantzitsuetan, esate baterako ingurugiroa dela-eta aurrera begira ditugun erronka zailetan.
- Ez dezatela administrazioek copyright murriztailerik ezarri informazio geografikoaren gainean. Horrekin, herritarroi berriz ordainaraziko ligukete dagoeneko ordaindua dugun informazioa, denon zergekin lortu baita informazio geografiko hori.
galderena, halako profesional batek esan zidan behin, adibidez. Jende horren lan bikaina izan dadila denontzakoa, eta jaso dezala ahalegin horrek bultzada politiko garbi bat.
Kartografixian itturri nagusixa militarra da. Mapa onenak eurenak dira eta beti izango dira pribatuak eta sekretuak, nahiz eta diru publikuakin ordaindu.
Gizarte zibilak aurrera egin bihar dabela diñozu, informaziñuan aroan. Guztiz ados. Ez dakidana da, aurrerabide hori mugatzia eta norantza jakin baten bideratzia ez ete daben nahi.
Lotsagarrixa da zelan espabilau batzuk jabetzarik bihar ez leukien ondasunen jabe bihurtzen diran. Berdin da lursailak, ondasun geologikoak (petrolioa, ura...), konposagai kimiko naturalak, hizkuntzak edo gure etxea den planetaren irudiak. Euskaltzaindia be horrela portatzia...