Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / San Telmoko proiektua 3 dimentsiotan Google Earth-en

San Telmoko proiektua 3 dimentsiotan Google Earth-en

Luistxo Fernandez 2006/10/02 17:13
Veneziako Arkitektura Bienaleko Espainiako pabilioiak Tagzaniarekin kontaktatu zuen uda aurretik lantxo bat egiteko: zenbait modelo arkitektoniko egin hiru dimentsiotan, Google Earth-en ezarri, eta haien inguruan eta gainean hegaldi informatiko batzuk grabatzeko bideoz.

Eraikin horietako bat Euskal Herrian dago, Donostiako San Telmo museoaren handitze proiektua da, Nieto Sobejano arkitekto estudioarena. Egiteke dago Urgull mendi maldako pusketa hori, baina 3 dimentsioetako ereduak berria zein zaharra hartzen ditu.



Irudi honetan ageri den Donostia eguzkitsu hori ez duzu Google Earth-en topatuko. Inguruaren erresoluzioa, 2006ko udazken honetan, hemen ikusten dena da. Veneziako lanerako zenbait hiritan berdina gertatzen zen, eta erresoluzio handiko beste irudi batzuk erabili ziren bideoak egiteko, Sigpac zerbitzari publikoetatik hartuak.

Egindako lanaren azalpen batzuk jarri ditugu orri hauetan (gehienak gaztelaniaz, ze bezero eta proiektu espainol samarra da hau, konturatuko zareten bezala). Hemen gauza batzuk ikusteko:

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004