Rant
Blogetako jenero espezifikoa da ingelesez rant esaten duten hori; kritika gogor, zuzen eta sarri suntsikorra edo esperantzagabea, hiperbolikoa beharbada, baina bihotzez sentiturikoa.
Adibidez:
- Ramon Sanguesak ekitaldi publikoez bota zuena behin, zeinak balio izan duen Ramon Sanguesaren legea definitzeko
- Wheylonak orrazkera borrokilla tipikoaz idatzi duena, mullet irudi sorta utzi diguna Sustatuko irudien artean azken egunotan.
Eta euskaraz nola esan: "ranta"? itzulpenik edo proposamenik?