Rajoy eta Raxoi
Katixa Agirrek dio Berria-rentzako idazten diharduen artikulu sortan, Mariano Rajoy aldatu diotela eta bihurtu diotela Mariano Raxoi. Eta ez dakiela zergatik. Neuk ere ez dakit zergatik Rajoy bihurtzen den Raxoi. Berria-ren Estilo Liburuan ez dago horretarako bide ematen duen aipurik.
Oker ez banago, Berriak abizenekin erabiltzen duen irizpidea honako hau da: pertsonaren jatorriari dagokion hizkuntzan ematea. Hortaz, Ramon Jauregui PSE-EEko buruzagia Ramon Jauregi da Berrian, Euskal Herrian jaioa delako, eta Esperanza Aguirre ez da aldatzen, madrildarra delako. Raxoirekin ere hori da erabiltzen den irizpidea.