Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Protekzionismoa ala sormena, euskal kulturgintzaren transmisioan

Protekzionismoa ala sormena, euskal kulturgintzaren transmisioan

Luistxo Fernandez 2009/05/22 07:55

Erdi utzita daukat bloga. Eta berpizteko asmo gutxi. Baina tira, Mondragon Unibertsitatean antolatutako Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoan ikas-saioa eman dut aste honetan, eta han azaldutako presentazioa sarean jartzea ezinbestekoa zen, zor nien ikasleei.

Hemen bada:

 
Beti bezala, aurkezpenak ez du ordezkatzen hitzez esana eta ulertzen zaila da kontestu barik, baina tira. Gainera, aurkezpenaz gain, Interneten ibili ginen apur bat, eta hiru bideo erakutsi ere. Sarean ikusitakoa:

 


Eman izan ditudan beste hitzaldi batzuetako kontuak jorratu nituen, Internet eta euskara, han hemenka azaldu ditudanak. Baina kasu honetan, horri baino gehiago, panorama orokorrari begiratu nion, eta graduondoko funtsetako bati: Kulturgintzaren Transmisioa. Kultura transmititzeko garaian Internetek eta teknologiak dakarten aldaketa erabatekoa azaltzen saiatu nintzen. Eta uhin horren aurrean, protekzionismoa alferrik dela, eta teknologiaren aukera paregabeetan murgildu beharra dagoela. Industria kulturalen gainbeheraz ere hitz egin nuen: bale, industria edo merkataritza jakin batzuek zaila dute, baina Kultura ez da hilko, eta Ezagutzaren gizartean (sinesten badugu berba akaso fetitxe honetan, eta neuk sinetsi egiten dut) ezagutza eta kultura badira lehengai nagusia, Kulturaren Industria bat egongo da edo egin beharko dugu.

Baina benetako kulturaren benetako industriaren motorea ez da protekzionismoa izango. Sormena izango da. Eta sormena sustatu behar dugu.

Erakutsi nituen hiru bideo ederrak horixe ilustratzeko erabili nituen: teknologia berrien kontestuan sortzen edo kontsumitzen den kulturan, sormen ikaragarrizko hiru adibide:


Intermedio gisa ere balio izan zidaten klip hauek, ze bi ordu jardun genuen berriketan! Eskerrik asko arretaz entzun zenidatelako Huheziko arduradun eta ikasleok.

xabi
xabi dio:
2009/05/26 10:13

aupa luistxo! itzela zure slidexoua!!! ados erabat zure planteamenduekin. ni ere oso interesatua nago remix kultura horrekin. berez, nahiko gauza egiten ari naiz (musika, bideoak). oso ados nago ere azpitituluen ideiarekin. aspaldiko gauza behar luke etb-n. besterik gabe, besarkada bat!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004