Podcastak
Interneteko irrati formatu espezifikoa, audio pieza periodikoak, mp3 gisa jaitsi eta entzutekoak. Ez dira gauza berria inondik ere. Izango dira 10 urte edo bueltan dabiltzala. Euskarazko Internet esparruko lehen ekimen beregain eta interesgarrienetako bat Podcast bat izan zen funtsean, Irratia.com
Baina, hara, ez da neuretzat gauza erakargarria izan duela oso gutxira arte. iPod-ak bultzatu zituen Podcastak neurri batean, izena ere hortik datorkio, Pod + Broadcasting konbinaziotik. Baina nik ez dut sekula iPodik eduki. Gabonetan, ostera, neure buruari opari txiki hau egin nion, eta horrekin podcastizatu naiz:
19 euroko zera hori autoko txiskeroaren zuloan sartzen da, eta pendrive bat hari itsatsita, han sartutako mp3ak igortzen ditu, FM uhinen bidez, zure auto-irratira. Hau da, frekuentzia jakin batena modulatzen duzu, eta hori bat gehiago izango da irratian, eta halaxe.
Musika barietate handiagoa entzuten uzten dit gailu honek. Eta era berean, hasi naiz, behingoz (bazen garaia!) Interneteko podcast batzuk entzuten. Ze, bai, entzutea merezi duten gauzak badaude hortik. Eta errepaso tonto batean, baten batzuk behintzat aipatu nahi ditut, autoaren ibileretan gozatzen lagundu didatenak:
- Imanol Epelderenak Info7n (Txakurrak Oinutsik telenobela da!) edo Euskadi Irratian.
- Xerezaderen Artxiboan Ana Isabel Moralesek eta bere lagunek egiten dituztenak (entzun, Moby Dick, entzun, daflipakezue!)
- Aiaraldean pilatzen doazen literatur kritikak
- Taosa irratsaioa edo Amarauna, teknofiloen podcastak