Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Pinterest, tutorial partikular bat

Pinterest, tutorial partikular bat

Luistxo Fernandez 2012/02/07 17:00

Gustatzen zait Pinterest. Udan ezagutu nuen, bidaian nengoela Estatu Batuetan. Fan bihurtu nintzen berehala. Kromo bilduma bat da niretzat. Tutorial txar bat gomendatzen aurkitu dut lagun bat, eta beste bat idatzi dut nik.

1. Eskatu gonbidapena. By invitation only dela gezurra da, besterik gabe, atzerapen programatu bat dauka  eskaera egiten baduzu.

2. Analogia honekin geratu zaitez: kromo bilduma bat da. Kromo bakoitza da pin bat. Sub-bildumatan antolatu daiteke, horiei esaten zaie Board. Bisualki erakargarriak zaizkizun gauzak gordetzen joateko kaxoiak... horiek dira boardak.

3. Konektatu Twitterrekin.

4. Facebook bidez konektatzen bazara, jendea topatzeko izan dadila. Konexioa egin ondoren, settings-etan desaktibatu Facebook-eko konexioa. Alderdi txungoak ditu Facebookeko Pinterest aplikazioak.

5. Bilatu, eta jendea aurkitu, eta jendeari osotasunean egin follow, edo jende interesgarriaren board interesgarrienei egin Follow

6. Egin follow gutxienez 30 bati edo.

7. Instalatu Pin it botoia edo pinmarklet bookmarkleta. Ez badakizu zer den bookmarklet bat, ikasi behingoz. Erabili bookmarkleta gauzak igotzeko.

8. Zure board edo bilduma edo kajoi propioak sortzen joan. Nahi duzun bezalakoak.

Oso gauza desberdinak gorde daitezke. Nik, adibidez, sujerenteak iruditzen zaizkidan irudi pop basko edo euskaldunak biltzen ditut honetan, eta beste honetan berriz, nabigatzen nabilela aurkitzen ditudan gauza interesgarriak, gero seme-alabekin etxean komentatzeko balio didatenak. Elkarlanean ere egin daitezke, adibidez, Gaurko Hildako, #respect.

Ainhoa
Ainhoa dio:
2012/02/08 13:32

Ze ona aplikazioa eta zein ondo zuk horren berri eman izana, trikimailu ta guzti!! Izan ere honen antzeko zeozerren bila ibili naz azken hilabeteotan, mahaigaineko karpetan batean "i like them" titulua jarri eta ehundaka argazki pilatzen ari zirela ikusita. Eskerrik asko Luistxo!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004