Oscar Matute, Amaiurko hautagai
Suposatzen dut Amaiur koalizioaren hautagaitzak erabakiko direla osagarri desberdinen pisu espezifiko geografikoaren arabera. Horrela egin zuen Bilduk foru eta udal hauteskundeetan, eta Aralar gehituta, kalkulu desberdinekin, antzera jokatuko dutela suposatzen dut Azaroaren 20rako.
Euren kontua da, edozein modutan. Baina hala ere, aholku bat emango nieke. Beren lau indar osagarrietan txikiena denak, Alternatibak, planta oneko lider eta hizlari bat dauka, Oscar Matute. Abuztuan tuit galdu batean bota nuen, baina orain berriro errepikatzen dut. Aurkez dezatela Oscar Matute zerrendaburu gisa, Bizkaian edo Araban.
Zergatik Matute hautagai (argazkian Rufi Etxeberriaren atzean)?
- Esan bezala, planta ona du, itxura ona ematen du.
- Parlamentu batean hizlari ona izan daitekeelako itxura dauka.
- Ezkerreko boto ez abertzaleak dituen alternatiba eskasen aurrean, 15-m mugimenduaren berotasunean, krisi ekonomiko eta lotsa falta merkatalista honekin eta Ezker Batuaren espektakulu patetikoaren aurrean, boto ez abertzaleen artean sarea bota eta arrantza egiteko aukera handia dago.
Faktore negatibo moduan, era berean, hautagaitzaren alde beste hau ere botako dut:
- Ez da euskaraz moldatzen, eta Euskal Herriko politika soberanista berrian politikari euskaldunak behar dira. Gauzak honela, erdaraz jarduteko, hobeto dago Matute Madrilen. Hau ere esan behar nuen, eta esan dut.
Badakit blogetan uzten ditudan proposamen politikotan ez dudala erakusten ez aziertorik ez zuhurtziarik, baina horrek ez nau desanimatzen: nik pentsatzen dudana botatzen dut, eta barrena lasaitzen dut, ze demontre.
"hizlari ona izan daitekeelako"... Ez, ez, ez. Oooso hizlari ona da, Ezker Batuan zebilenetik diot. Behin baino gehiagotan laga ninduen harrituta: "¡Ene ba! Zelako ondo berba egiten duen!"