Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Ondo igaro gabonak

Ondo igaro gabonak

Luistxo Fernandez 2006/12/22 12:20

Gabon zoriontsuak denoi, eta urte berri on! Ai, gurasoei bihotza biguntzen zaigu garai hauetan, eta hor duzue, nire felizitazioa, nire alaba Liliren kantua duela egun batzuk. Ez da Gabon kanta, ezta ikastolan ikasi duen ezer. Inprobisatu egiten ditu holakoak, normalean hemengo minutua baino askoz luzeagoak kantatuz. Eta beti berdin amaitzen ditu: Eta badakizue nola bukatzen diren nire abestiak, bihotz batekin (nahiz eta kasu honetan esaldi horretako berbaren bat jan duen).

Nire blogean itsatsitako lehen bideoa da hau. Luistxo Telebista inauguratutzat ematen dut honekin. Ez dut lurreko telebista digitalerako lizentziarik eskatuko nire demarkazioan, ze... Nire lurraldea Internet da esparru honetan.

Google Video erabili dut bideoa gordetzeko. Uste dut han kargatuko dudala nire telebista. YouTube baino askoz zerbitzu hobea iruditzen zait, eta, hala ere, merkatua YouTube txikiak janda zion Google-ri, eta arrain handiak txikia erosi 1.300 milioitan orain amaitzera doan urtean. You, zu zeu, edukiz Internet betetzen duzun hori, zara urteko pertsonaia Time-rentzat, baina aldizkariaren erreportaian, YouTubeko sortzaileetan pertsonifikatu dute albistea batik bat...

Izan dadila 2007. urtea ere aurtengoa bezain interesgarri Interneteko kontuetan. Eta izan zaiteztela neure umeei begiratzean aitatxo hau sentitzen den bezain zoriontsu!



Argazkia iazko Gabonetakoa da, baina orain ere, zoragarri daude.

etiketak: , ,
magabila
magabila dio:
2006/12/24 18:07

Hara, hara, gure Mikel Laboa berria!

Gorka Bereziartua
Gorka Bereziartua dio:
2006/12/26 11:58

Nahiko nahasita nago... Harritu egin nau mezu honetan zuk bideoa sartu izanak... Testu hutsaren defendatzaile sutsutzat zintudan...

Ah! Badakit! Olentzerok kamera oparitu dizu!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.