Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Mini Txerto

Mini Txerto

Luistxo Fernandez 2012/09/19 18:25

Nire seme-alabek (8/14 urte) jokatzen dute gauza honetan, eta ematen du inguruko neska-mutilek ere hala egiten dutela. Nik ere umeekin denbora guztian nago honetan denbora galtzen eta... ondo pasatzen dugu!

Zera da jokoa. Auto hori bat, Mini bat edo matrikula kapikua duen bat ikusten duzunean, esaten duzu "Mini txerto" edo "Kotxe horia txerto" eta aldamenekoari toke bat ematen diozu, kolpetxo bat. Behin kotxe bat hala ikusita, indargabetua geratzen da, taldeko beste inork ezin du aldamenekoa ikutu (bueno, hurrengo egunera arte edo). Bi zirkunstantzia bateratzen badira, hala-nola Eibarren ikusitako Mini hori honekin, bi kolpetxo dira.

Mini hori bat

Ez dakit zein den jokoaren jatorria, ezta izenaren zera ere. Italierazko "certo" ote zen pentsatzen nuen hasieran (auto marka italianoen garrantziarekin, eta Cars filmeko erreferentzia posible batzuk tarteko, nire irudimenean), baina mutiko batek iradoki zidan "Txertoa" jartzea ote zen, euskarazko terminoa alegia.

Ba horixe. Zuen inguruan jokatzen da Txerto joko honetan?

Mikel Larreategi
Mikel Larreategi dio:
2012/09/19 20:53
Txerto hori gaztelaniatik zuzenean itzulita dago "Vacunado" esango da gazteleraz fijo. Txertatuta zaudenez ezin zaitu inork ikutu.
27zapata
27zapata dio:
2012/09/19 22:16
Gure inguruan kolpetxoak (eta kolpe gogor askoak ere ematen dira) baina ez txertoa jarrita. Ez dudala ezagutzen jolas hori, alegia...
Sagra
Sagra dio:
2012/09/20 09:31
Horretxegatik dago horrelako bortizkeria nire inguruan! Uste nuen elkar jotzearena Redinkumeen joera bat zela, baina, dirudienez, probokatzaile baten kontua dela.
Auto horiaren aldaera aspalditik ezagutzen nuen, miniarena ez.
Luistxo
Luistxo dio:
2012/09/21 15:02
Twitter eta Facebooken erantzun gehiago ere lortu dut. Jokoa duela urte batzuetatik dabil bueltaka hortik. Ford Ka eta Renault Twingo-ak ere sartzen zirela ekuazioan erantzun dit batek. Espainiako esteka interesgarri hau ere pasatu didate: http://medicinaytrabajadores.wordpress.com/[…]/
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004