Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Manga, industria kultural esportatzailea

Manga, industria kultural esportatzailea

Luistxo Fernandez 2007/11/06 13:01
Kultur industriez erreportaia luzea irakurri nuen sarean duela egun batzuk: Manga edo komikien mundua Japonian.

Bi datu jakingarri, oso jakingarriak, iruditu zaizkidanak:
  • Japoniaren esportazio ekonomiko nagusia, une honetan, zera da: manga alorrean jatorria duten materialak (jokoak, frankiziak, telesailak). Ez elektronika, baizik eta sorkuntza kulturala saltzen du Japoniak. Elektronika eta manufaktuak, dakigun bezala, Txinan sortzen dira gaur egunean, ez Japonian.
  • Manga munduaren alderdirik interesgarrienetakoa piratak dira: Dojinshi edizioak, legez kanpo, pertsonaia eta istorioen egile eskubideei kasu egin gabe milaka fan-en artean eraikia dagoen merkatu paraleloa (ez ezkutukoa, baizik eta alegala, oso agerikoa baita mundu hori, komentzio ikaragarri popularretan elkartzen dira milaka). Hala ere, industria ofizialak ez du pirata hauen kontra egiten, bezero sutsuenak hor dituztela dakitelako, eta gero haiek industrialki esplotatu dezaketen sormenaren harrobia bertan dagoelako.
Bestalde, Lekerikoren blogean ezagututako cosplay horietako bat ikusi nuen atzo ETB1en: neska euskaldun bat (suposatzen dut, ze soinua kenduta neukan telebistan). Gipuzkoako Manga eta Anime elkarteko partaide bat, nonbait.
etiketak: kultura, japonia
lekesan
lekesan dio:
2007/11/07 04:17

Bai...baina hori ez da dana gizon. Krisia denboretan Japonian, 90 ko azken amarkada konpania guztiak dirua galdu zituzten...baina ba zego bat, mangarena (pokemon eta kitty-chan -Hello Kitty'rena-) Krisian eta guzti artean Trillion irabazi zituena. Kuriosoa ezta?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004