Islandia maite dugu oraindik
Luistxo Fernandez
2007/07/16 10:14
Aspaldi ez nintzela nazioarteko kontzertu batera joan... Baina gustatu zitzaidan Björk islandiarrarena joan den ostiral gauean, giro, toki eta konpainia onean Bilbon. Esperimental samarra da kantatzen, baina soinua goratzen denean, trip-hop erritmo gogorrekin, orduan ondo geratzen da, eta martxa du. Niri gustatu zitzaidan. Hori bai, reactable izeneko trastoa ikusi genuen, eta gezurrezkoa iruditu zitzaigun: ez zuen soinurik egiten. Eta, bestetik, euskaldunok nerbioso jarzen hasi ginen, behin eta berriro Gracias gracias gracias entzuten... Azken kantuaren aurretik, eskerrik asko bota zuen euskaraz azkenean (atzean norbaitekin kontsultatu ondoren), eta horrek arindu zuen gure egonezina: kantua bera Declare Independence izatea keinutzat hartu genuen (ez dakit zuzen ala oker). Dena den, amaitu zuenean, berriro Gracias bota zuen. Puf. Hala ere, Islandia maite dugu oraindik.
Motz! Motzegi egin zitzaidan neri kontzertua. Hainbeste itxaron eta desio izan dezun momentua iritsi eta kontaratu orduko di-da batian pasatzen da. Berandu hasi nintzen dantzan, "I miss you" kantuarekin eta ez zidan astirik eman astean zehar pilatu neban nerbio eta ilusio sakua askatzeko.
Dantzan hasi aurretik detailleetaz gozatzen egon nitzan. Bere dantza egiteko modu arritmiko eta zoragarriaz, eta notetan gora eta gora eta txillixoka hasten danian sortzen dian zirraraz.
Beste edozeinen kontzertu balitz barre egingo genuke "haizea" jotzen zuten Isladiatik etorritako musikoak zeramaten autodekotxe mozorroagatik baina Björk-en eskenatokian zeudelarik original eta desberdin geratzen zala esango degu.
Sorperesa benetan ederra "I live by the ocean" kantua egin zabanian. Ene!!! Zenbat aldiz ohikatu doten kantu hori kotxian.
Eta arrazoia, Luistxo, ni ere haserretu egin nitzan "eskerrikasko" behin bakarrik esan zabalako.