Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Interneteko hainbat tresnak balio du nazioartera iristeko

Interneteko hainbat tresnak balio du nazioartera iristeko

Luistxo Fernandez 2006/09/28 06:54
Euskal Herria 2.0 jardunaldien harira, Donostiako Irutxuloko Hitza egunkaritik deitu zidaten elkarrizketatxo baterako. Gaur argitaratu dute, jardunaldiaren bigarren saioa Artelekun izango den honetan.

Bi puntu zero kontuez dihardut galde-erantzunetan. Izenburu hau hautatu du Aitziber Iartza kazetariak: Interneteko hainbat tresnak balio du nazioartera iristeko. Eta Tagzaniaren adibidea eman nion. Egia da atzerrira iristeko balio duela: ni gaur ez naiz izango EH 2.0 jardunaldian, Madrilgo beste ebento honetara joatea egokitu zaidalako.

etiketak: irutxulo, elkarrizketa
Luistxo
Luistxo dio:
2006/10/02 13:40

Madrilen Espainiako Google Maps mashup onenen sariketan, ba ez zuten Tagzania saritu, finalista izan arren. Katalan baten proiektu interesgarria, Wikiloc, saritu zuten.

patxi gaztelumendi
patxi gaztelumendi dio:
2006/09/30 10:03

Eta gauza interesgarriak kontatu dituzu Irutxuloko elkarrizketa horretan. Dibulgatiboa, positiboa. Euskal Herria eta euskara Interneten... kezka aspaldikoa.

Orain, erronka hauetan Internet berrira berregokitzea dagokigu. Nik ere, ari garela uste dut. Asko dago egiteko, baina horrek gogoa baino ezin digu piztu.

Elkarrizketa honetan, hitzaldian baino baikorrago somatu zaitut Luis.

Eta zer moduz Madrilerako txangoa? Eskuartean badakarzu ezer? Hori ere jakin nahi dugu zure irakurleok...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004