Hitzaldi bat Azpeitian: Internet eta euskara
Eguneraketa (asteartea 7): Atzo irten zen azaroko Uztarria paperekoa, eta Ihintza Agirretxek egin zidan elkarrizketa agertzen da bertan. Izenburu hau du, neure berba batzuk: Euskara biziko bada, biziko da Interneten, etxean eta kalean. Sarean ere jarriko dute egun batzuk barru eta emango dut lotura dakidanean. Bestalde, hor goian duzue kartela... Aldizkaria txukun maketatuta dute, baina kartel horrek ba ote barkaziorik?
2. eguneraketa (osteguna 9): Atzo izan nintzen Azpeitian, gustura 25 bat lagunen aurrean. Nire presentazioa hemen dago, baina berba barik zaila da ulertzen, diot nik. Paperean azaldutako elkarrizketa jarri dute sarean Uztarriakoek. Eskerrik asko denarengatik, azpeitiarrok!
Ba niri hau gogorarazi dit, kar, kar.