Hegoaldean erresoluzio handiko inguru berriak Google Maps eta enparauetan
Luistxo Fernandez
2006/10/09 12:15
Joan den astean irudiak berritu zituen Googlek Maps eta Earth aplikazioetarako, eta ondorioz ere Tagzanian ere berritu dira. Iruditu zitzaidan Euskal Herrian ez zela berrikuntzarik, baina berriro begiratuta Araba eta Nafarroa hegoaldean ingurune batzuk berrituta ageri direla uste dut.
Uste dut herri hauetako iruditeria berria dela: Kanpetzu, Dulantzi, Lizarra (laino batzuk tamalez), Eltziego, Olazti...
Ikusmira bat Flickr-en kargatu dut. Erresoluzio laukiak orain Google Earth-en ikusten dira urrutiko zoom egoeran zaudenean, eta ez Google Maps-en (niri fastidiatu egiten dit honek, egia esanda). Konparatu Tagzaniako bi irudi hauek Flickr-en. 2006ko udatik aurrera, urrutiko zoom-ean ez da ageri jada erresoluzio laukirik Tagzanian edo Google Maps-en Txingudi gainean, nahiz eta izatez jarraitzen duen detaile handia egoten han, Donostian ez bezala. Set bat sortu dut Flickr-en gauza hauek denboran artxibatzen joateko.
Nolanahi ere, Google Earth-en beste detaile bitxi bat nabaritu dut: Bilbo, Donostia, Gasteiz. Hiriburu horien izenak horrelaxe, euskaraz bakarrik. Bilbo ofiziala ere ez denean!