Galde-erantzun teknikoak blog bitan
Unesco Etxearen jardunalditik bueltan, batek baino gehiagok galdetu dit gai zehatz batez: nabigatzailearen hizkuntza-konfigurazioaren garrantziaz. Emun kooperatibatik Lantalan blogerako egin zidaten eskakizun zehatza, eta azalpenak galde-erantzun gisa utzi ditut han.
Testu bera moldatu dut nire partaidetza inauguratzeko beste blog kolektibo batean: CodeSyntax-en Tailerreko Blogean. Enpresako langileok kontu teknikoak azaltzen eta ebanjelizatzen, hori da blog horren koxka. Gaztelaniazko alderdia ere badu (han ere idatzi dut jardunaldian aipatutako beste kontu batez: gune elebidunen erabilpen estatistikak), eta ingelesezkoa ere bai.
CodeSyntax.com osoa berritu da blog hauen agerpenarekin, Plone sistema darabilen webgunea da orain.