Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Fernando Muniozgurenek laga diguna

Fernando Muniozgurenek laga diguna

Luistxo Fernandez 2006/07/11 10:26
Blogista bat hil da, komunitate honetako partaidea, Eibar.org elkarteko bazkidea. Fernando Muniozgurenek blog bat zeukan (dauka) hemen. Blogean mezuak arraro samar ageri dira, e-postaz bidaltzen zituen, moblog eginez, eta ez zituen besterik editatzen... Gaixotasunak eroan zuen bloga irekitzera. Bere mezu bakan haietan, gaixotasunaren presentzia igartzen da. Baina gaitzaren aurreratzeak ez zion asko idazten utzi.

Haren blogari ze agur edo ze despedida eman behar ote diogu? Zer egiten du komunitate batek, hildako lagun baten blogarekin?

Elena Lakak proposamen batzuk utzi ditu Eibartarrak zerrendan
  • Dagoen moduan laga
  • Eibar.orgek epilogo kolektibo bat egin diezaiola, eta mantendu
  • Familiari eskaini, erabaki dezaten. Igual izan daiteke euskarri bat Fernandoren lan gehiago ipintzeko bertan.
Hirugarrenarekin saiatu beharko ginateke behintzat, eskaini bederen.

Fernando Muniozguren pertsona inportantea izan da Eibarren azken 20 urte hauetan, duda barik. Gutako askoren konpromiso, lan eta ibilbideetan, direnak direla ere, izan duen eragina, bakoitzak jakingo du norainokoa den, baina nago badagoela hor Fernandoren markaren bat, guren barruan. Eta Interneten darabigun zera honetan ere, Eibartarrak zerrendan, Eibar.org gune honetan, beste kontu batzuetan, bai, badago Fernando, badago bere eragina.
etiketak: org, blogak, eibar
Anonimoak dio:
2006/07/12 00:41

Irakasle izan nuen Fernando Alfa eskolan txikitan, ikastola ez zeneko garaian. Nire lehen euskara irakaslea izan zen. Harritu egin ninduen bere bizar luzeak. Ez nuen halakorik inoiz ikusi irakasleen artean. Are gehiago harritu ninduen Sorbonatik, Paristik, zetorrela, kantako musikaria bezala. Jakin-minez entzuten nituen Fernandoren inguruko kondaira urbanoak, batez ere, Tunisiako tximino bat etxean zuela zioen hura.

Baina gehien txunditu ninduena zera izan zen. Francoren argazkia paretatik kendu berria zuen gela hartan erakutsi zigun Euskal Herriko mapa. Maule eta halako leku exotikoak agertzen zituena.

Eskerrik asko Fernandori denagatik. Uste dut oraindik noizean behin gogora etortzen zaidan txikitako irakasleetako bakarra dela. Besteak ahaztea erabaki dut, antza. eskerrik asko, Sorbonarengatik, tximinoarengatik eta maulerengatik.

Astakeriaren bat botatzen nionean erantzuten zidanez: Apostroph!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004