Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Euskararen Nazioarteko Egunean

Euskararen Nazioarteko Egunean

Luistxo Fernandez 2008/12/02 18:29

Eibarko Tekniker zentro teknologikoan ohitura dute ekitalditxo bat egiteko abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean. Iaz Andoni Egaña bertsolarien txapelduna izan zen hizlari. Aurten neu gonbidatu naute. Euskara eta Internet, hori izango da nire hitzaldiaren gaia.

Txarteltxo honekin egin dute iragarpena Teknikerren:


Argazkiak.org | Euskararen Nazioarteko Eguna © cc-by-sa: Luistxo.F

Joxean
Joxean dio:
2008/12/03 15:57

Benetan interesgarria gaurkoa Tekniker-en Luistxo; nahiz eta esandako guztiarekin erabat ados ez natorren. Kepa Junkeraren asuntoarekin, esaterako. 700.000€ direlako ez duzu begi onez ikusten Eusko Jaurlaritzak emandako diru laguntza ala benetan ideiaren funtsarekin bat ez zatozelako egin diozu kritika?

Euskara zabaltzeko beste bide bat bezala ikusten dut nik, ez gehiago, ez gutxiago. Hori bai, xehetasun guztiekin nahiko nuke jakin zertan gastatzen diru hori guztia.

Luistxp
Luistxp dio:
2008/12/03 19:47

Duda barik, Junkeraren kontuaz ikuspegi desberdinak egon daitezke, eta horren inguruan eztabaidatu. Baina nire proposamena beste bat da: egin dezala Gobernuak nahi duena, ondo ala txarto, kontua da ea GEUK zer egiten dugun, neuk eta zeuk, nola kudeatuko dugun euskal kultura, gure kultura. Ze gure eskuetan dago. Eskerrik asko Teknikerren egindako harreragatik, igo dut aurkezpena sarera jada, eta beste post bat gehitu blog honi ere.

Joxean
Joxean dio:
2008/12/03 21:47

Eskerrik asko zeuri emandako hitzaldiagatik.

Hortan bai ados natorrela; gure esku dago euskara eta euskal kulturaren sustapena, dudarik ez. Halere, jarrera kritikotik urrunduz, onartu behar da ahalik eta frente gehien zabaldu behar dela gure helburua lortzeko. Gobernutik, zein ekimen pribatu edo indibiluatetatik saiatzen den oro da osagarri eta aberasgarri.

Luistxo
Luistxo dio:
2008/12/03 09:37

Nire aburuz, hobeto Euskara ta txistorra ezen ez Euskara ta negarra edo Euskara ta dirulaguntza edo Euskara eta libertatea: Patxi Lopezek bere agirirako asmatutako lehen lema, laster asko damutu zitzaiena (Euskara Ta Askatasuna?) Euskara Askatasunez bihurtu aurretik (baina dekorazio panelak enkargatuak zeuden jada, bideoan ikusten denez)

Josu
Josu dio:
2008/12/03 01:49

Euskararen erabilera lanean bultzatzeko, eta zerekin lotzen dute? Txistorra, sagardoa, gazta ta menbriloa. Toma.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004