Euskara eta Internet, Laboa eta Junkera
Gustura egon naiz Teknikerren, solasaldia eskaintzen. Ze desgrazia itzela, han ginela, piskolabis eder horretan, ordu berean batzuek Euskararen Nazioarteko Eguna zapuztu izana Azpeitian. Nire hitzaldiko presentazioa igo dut sarera. Beti bezala kasu hauetan, gehituko dut: zaila da kontesturik gabe aurkezpen bat ulertzea, baina gutxieneko zorra ere bada hura publiko egitea ere. Hemen dago, beraz. Aurtengo udazkenean eman ditudan beste bi hitzaldiren konpilazioa izan da, nolabait. Batetik, Legazpin parte hartu nuen mahainguru bat (kronika hemen), eta bestea, Unesco Etxearen mintegi batean (aurkezpena, kontakizun propioa).
Gaurkoan, berriz, azken egunetako detaile batzuk sartu ditut hizketaldian: Mikel Laboaren aipamenak, nola bere musika gustura igo dudan Euskaltubera eta hor konpon pirata esaten badidate; eta Kepa Junkeraren kasua, hari emandako diruekin kezkatu barik, askoz positiboagoa iruditzen zaidala Etxea2 ekimena bultzatzea: euskal kantuen bilduma benetan on bat, guk geuk egina, doan.
Kaixo, Luistxo: zurekin harremanetan jarri nahiko nuke, Ermuan antolatu nahi dugun hitzalditxo bat zurekin komentatzeko. Eskerrik asko 943 179 147