Kantu bat
blogera atera du Amatiñok, eta lehengoan Euskadi Irratian abesten ere ausartu ei zen:
Jeiki jeiki, etxekoak... Kantu honen inguruan
Xabier Mendigurenek zerbait komentatuko zuela uste nuen, baina bera lotsatiagoa denez, nik esango dut haren partez. Kontua da, Mendigreen lagunaren iritziz edo, Euskal Errepublika independiente batean, himno ofiziala bihurtzeko hau baino kantu hoberik ez legokeela: ez Gora ta Gora, ez Eusko Gudariak, ez Gernikako Arbola. Eskoziarrek eta, rugby partiduetan denak kantuan hasten diren ereserki horietako baten tankera duela honek, doinu epiko bat. Ados nago berarekin.
Aste honetan
kamiseta showa Espainiako Kongresuan. PPkoak ere igo zuen Espainiako selekzioaren gorria. Kamisetena barik, himnoena izan balitz auzia? Txunta-txuntaren ondoan Gora-ta-gora ere ondo gera zitekeen konparazioan, baina zer esanik ez Jeiki-jeiki, Kongresuko mikrofonoetatik...
Adituek (Labaienek bera, noski, baina baita Pujanak eta beste zenbaitek ere) iritzia eman zuten eta ahalik eta iritzi gehien jasotze aldera, kasete-zinta bat grabatu zuen Ertzaintzako musika-banda sortu berriak, hiru doinuekin: Gora eta gora, Gernikako Arbola eta Jeiki-jeiki. Zinta hori etxean dut.
Jakina denez, azkenean Legebiltzarrak, Jaurlaritzaren proposamenez, "Gora eta gora" izendatu zuen Euskadiko ereserki, 3/1983 Legearen bitartez, hori bai, letrarik gabe.
Bukatzeko gogoratu "Jeiki-jeiki" doinuak baduela, letra tradizionalaz gain, Sabin Aranak egindako beste bat:
"Jeiki, jeiki euskotarrak
Laster dator eguna.
Sorkaldetik agiri da
Argi gozo biguna
Bere aurrian bildurtuta
Igesi doa illuna.
Jeiki, jeiki euskotarrak
Eta batu gaitezen!
JEL-argia alde orotan
Hasi zaigu zabaltzen,
Ekin bai beti gau ta egun
Bihotz danak berotzen."
Azkenik, apunte bat: Bizkaiko zenbat lekutan "Jagi-Jagi" esaten eta kantatzen izan da abesti hau. Zerikusirik bai ote "Jagi-jagi" talde politiko erradikalarekin?