Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Elgoibarren

Elgoibarren

Luistxo Fernandez 2007/10/23 16:47
Elgoibarren aldizkariaren sareko bertsioak, Elgoibarren.net agerkari lokalak, urtebete egin du Interneten. Zorionak.

Guru bat elkarrizketatu nahi zuten urteurrenerako, eta ni aukeratu ninduten. Kazetari gazte bat etorri zen, Asier Orbe. Tipo azkarra, Bloglines zer den badaki eta erabiltzen du (zenbat kazetari ote dira euskal medioetan horrela lanean?), eta kamaratxo eta tripodearekin etorri zen. Bideoz ere grabatu ninduen.

Dena hemen argitaratu dute.

Eibarrek ere merezi luke holako webgune bat... Baina ez dugu.
etiketak: luistxo
Josu
Josu dio:
2007/10/23 19:55

Soraluze ere Eibarren aurretik, plaentxia.com. Kazetari azkarra... edo XX. mendean geratu den kazetari larregi gaur egungo kazetaritzan... eta zoritxarrez baita unibertsitatean ere.

Aitor
Aitor dio:
2007/10/23 19:28

Aupa Luistxo,

Gure bailaran elgoibarren.net atariaz gain beste orainkari bat daukagu. Orain dela gutxi Plaentxian Pil-pilean kultur elkartearen eskutik plaentxia.com martxan jarri genuen. Elgoibarkoarekin parekatu ezkero oraindik baditu gauzak hobetzeko. Baina poliki poliki edukiz betetzea da asmua.

Elgoibarren.net-eko arduradunak zoriondu nahiko nituzke hemendik oso lan txukuna egiten dute eta.

Ondo bizi!

Aitor.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004