Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Egoera ilun, Zapateroren bigarren txanpan

Egoera ilun, Zapateroren bigarren txanpan

Luistxo Fernandez 2008/03/12 12:27

Zinegotzi ohiak ere hiltzera kondenatuen zerrendan badaude, errazegi aurkituko du ETAk hurrengo biktima, ez baitut batere esperantzarik Isaias Carrasco izango denik azkena.

Derioko egoitza sozialista zartatu ondoren, hango ANVrentzat gaitzesgarria eta onartezina izan bazen hura, esperantza nuen San Andres auzoko hilketa ere berdin izan zitekeela Arrasateko ANVrentzat. Baina ez da hala gertatu, publikoki bederen; eta pena handia eman dit horrek. Are gehiago, Derion egin zuten gaitzespena, kendu ere egin dute jada zegoen lekutik, Derioko ezker abertzalearen eztabaidagunetik.

Uste dut egoera politikoa ilun datorrela. Zapateroren bigarren aukera honetan, sinpatia gutxi ikusiko dugula euskal independentismoari begira, eta beltza dagoela kontua, bereziki, lagunak ditudan Egunkaria kasuan auzipetuentzat. Hala ere, haien alde ekin beste erremediorik ez dut ikusten. Pertsonalki gaztelaniazko blog batekin lagundu behar dudala pentsatu nuen duela aste batzuk, eta horretan segitu behar dut.

berbetan
berbetan dio:
2008/03/12 18:29

Derioko ANVko zinegotziak eskatuta ezabatu genuen delako artikulua blogetik. Zergaitiak hari galdetu beharko.

berbetan
berbetan dio:
2008/03/12 17:45

Zuk aipatzen duzun gure bloga, Derio berbetan ez da Derioko ANVren bloga, Derioko ezker abertzalearen eztabaidagunea baizik.

Luistxo
Luistxo dio:
2008/03/12 18:15

Zuzenketa egin dut, eskerrik asko. Bide batez, jakin daiteke zer gertatu zaion blog horretan zegoen gaitzespen adierazpen hari?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004