Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Durangoko bonbardaketa

Durangoko bonbardaketa

Luistxo Fernandez 2007/03/31 08:28
Duela 70 urte, Durangoko bonbardaketa. Gure aita, 15 urteko mutikoa, Ezkurdi plazan harrapatu zuen, eta banku baten azpian onik irten zen hondakinetatik. Aguretxo bat da gaiur, 85 urte izateko, nahiko ondo dago.

Duela 10 urte, Josu Chuecarekin Egunkariarentzat erreportaia sorta idazten, harroxko samar aitaren testigantza jaso nuen Bizkaiko ofentsibaren artikulurako. Gero liburu bihurtu zuen hura Egunkariak: Espainiako Gerra Zibila Euskal Herrian. Haren eskubideak, Egunkariaren ondare idatzi guztia bezala, bahituta dauka orain Entzutegi Nazionalak.

Gernikan baino bonba eta suntsipen gutxiago, baina agian hildako gehiago izan ziren Durangon. 294 idatzi genuen Chuecak eta biok. Gaur, Berriak, 300dik gora jartzen du zifra. Erreportaia hau ere beharrezkoa zen. Baina, dena den, beste kopuru batean oker behar dute egon: 15.000 tona bonba ez, hori garraiatzeko hegazkinik ez zegoen han... Gure liburuan 11 tona pasatxo ageri dira. Ez da gutxi.
etiketak: historia
Mitxel
Mitxel dio:
2007/04/02 17:17

Bai... beharbada akatsa iturrian egongo da: Jon Irazabalen liburuan. Baina ez dakit. Euskadiko Liburutegien Sistema Nazionalaren katalogo bateratuan begiratu dut, ea hemengo liburutegietan dagoen, eta nire kontsultaren arabera liburu horren 3 ale bakarrik daude EAEko udal liburutegietan: Abadinon eta Durangon.
Bestela, Jon Irazabalen arabera Durangon 336 hildako dira erregistratuak eta Gernikan gehiago izan zirela dio hemen. Gernikan 1650 hil zirela diote hemen

luistxo
luistxo dio:
2007/04/02 13:46

Ezin dira tonak izan, Mitxel. Kiloak izan behar dute.

Mitxel
Mitxel dio:
2007/04/02 12:46

Joseba Sarrionandiak Zazpikan (2007.03.25) argitaratutako kronika luzeagoan (16 orrialde osorik, argazkiekin) Jon Irazabalen  liburuaren "1937 martxoak 31-Durango 31 de marzo 1937" datu zehatzagoak aipatzen ditu: "281 bahino gehiago jaurtitako bonba astunak, 14.840 tona inguru guztiz lehergailutan; 336 hildako martxoaren 31tik apirilaren 4ra arte."

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004