Distantzia
Luistxo Fernandez
2007/04/04 22:01
Goardia Zibilak atxilotutako lagun batzuek tortura salatu dute. Imanol Muruaren blogean irakurri eta gogoratu dut Martxelo Otamendik infernu beretik atera berritan esan zuena: "Gu horrela tratatu bagaituzte, zer ez diete egingo gure oihartzuna ez duten gazteei?." Eta, hara blogak zer diren, erantzunetan tesi harrigarria atera du batek: ETAren ingurutik gertuegi dagoen batek, Martxelo batek, baduela akaso zertaz kezkatu, baina urrunago dagoen gehiengoak ez duela tortura edo atxiloketaren beldur egon behar.
Distantzia neurtzeko, urrun/gertu kontzeptuak kalibratzeko, zein erregela ote darabil horrek. ETAkoak batzuk dira, inguru bat omen dago gero, ingurua zentrotik ze distantziatara iristen den ez dakit, harantzuxeago Martxeloren posizioa ingurutik neurtuta (gertuegi), eta urrunago, salbu sentitu daitezkeenen eta gehiengoaren posizioa... Ikusita puntu batean zein bestean egotea beldurtuta edo seguru egoteko arrazoia dela, zehaztasun geografiko gehiago ondo letorke. Ze distantziatara egon behar ote dugun zentrotik, ingurutik, Martxelorengandik edo gehiengotik, beldurrik gabe bizitzeko.
Tortura ez da delitua. Distantzia, bai, delitua da, segun eta zein den distantzia, noski.
Han, edo hemen, marra baten alde batera edo bestera. Beste kasu batzuetan ere nabari da distantziaren alde penala. Entzun dut askatu dituztela jada soldadu britainiar horiek, Irango armadak Pertsikoan harrapatutakoak. Erresuma Batuak dio Irandik distantzia jakin batera, nazioarteko uretan, zeudela, eta Iranek dio beste toki batean zeudela, egotea delitu den toki batean. Distantzia tarte txikia bi puntuon artean...
Hala ere, ETAren inguruarekiko distantziak neurtzea baino errazagoa iruditzen zait afera hori. Puntu pare batean bederen:

- Irandik kilometro bat gertuago edo urrunago ote zeuden ez dakit, baina Ingalaterratik oso gertu ez zebiltzan soldadu horiek. Bretainia Handitik urrunago, Irandik baino, duda izpirik gabe.
- Ikustekoa izango zen, Irango patrullera bat ibiliko balitz Bretainia Handiaren ingurumarietan, britainiarrak Irango kostatik egon diren distantzia berean, ea zer gertatuko zen.