Disney Channel, txiripazko hurbilpen pedagogikoak
Hezkuntza eta teknologia, horretaz asko eta sakon informatzen ari den biltzar batean nago atzo eta gaur, CICD-n, Donostian. Nerabeak eta smartphoneak, hezitzaile eta gurasoen papera... Anibal de la Torre andaluziarra entzuten disfrutatu nuen atzo. Teknologia eta hezkuntza binomioan, beste gauza askoren artean, ideia sinple bat bota zuen: kuriositatea, eta zentzuna.
Teknologiara kuriositatez hurbiltzea inportantea da. Joan den larunbatean, sofan geuden iluntzean, ni eta nire bi seme-alabak. Telemandoa beren eskuetan zegoen eta Disney Channel zegoen. Ez oso pedagogikoa, suposatzen dut. Baina smartphonea atera nuen, eta Shake it Up eta beste programa bateko kantuak teknologiak nola asmatzen zituen jolastu egon ginen. Shazam du izena, eta sarera konektatu zaudela, entzuten duena igarri dezake, zein musikari, zein kantu (katalogo anglofonoa, nagusiki, ez esperantzarik izan euskal kantagintzarekin). Liluragarria iruditu zitzaien umeei, halaxe baita, liluragarria. Bide batez, kantu pop majo hau ezagutu nuen, komertziala eta biguna, baina polita, eta tira, jaitsi dut jada Download Helperri esker.
Baina triunfo txikia hurrengo goizean etorri zen, alabak (8 urte) galdetu zidanean: Aita, Shazam-ek nola funtzionatzen du?
Shazam interesatzen bazaizu, mikro-ipuin euskaldun batean ere irten da :-)