Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ingelesen hilerria / Diseinu berria: Amerikarren eta alemanen hilerriak

Diseinu berria: Amerikarren eta alemanen hilerriak

Luistxo Fernandez 2008/01/22 15:52
Blog honek ezagutu duen hirugarren diseinu eta gorpuzkera teknikoa da orain hemen ikusi daitekeena. Duela aste batzuk migratu ginen Plone azpiegiturara, eta atzo aurkeztu genuen hori prentsaurrekoan neuk eta lagun batek. Blog honen transformazioa goibururako irudi berri batekin metamorfosi hau amaituko dugu. Hilerri bateko irudia duzue hemen goian, eta beste bat jarri dut bertsio ingelesean. Normandian iazko udan ikusi genituen bi hilerri militar dira, hemengoa amerikarra, bestea alemana

.

 

Ingelesen Hilerria Donostiako bazter polit bat da. Hiru hizkuntzatan hasi nuenez blog hau, pentsatu nuen tokiak balio zuela bloga izendatzeko. Gero El Cementerio de los Ingleses delakoa joan egin zen hemendik; hala nola bulean 20.00etan geratu izan balitz, Espainiara migratu zuen, eta Mapamovil.net domeinuan kokatu zen. Cemetery/Hilerri elebidun gisa jarraitu zuen honek, baina Coreblog azpiegitura eta diseinu laranja atzean utzita, Bitakora

sistemara eta diseinu misteriotsuago batera igaro zen. Perbertitu itxura ematen zidala zioen lagun batek. Hor konpon. Gustatuko ote zaio orain hilerri konfusioa?

 

hilerria200605

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Luistxo Fernandez

Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:

The English Cemetery

El cementerio de los ingleses

Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika

Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.

E-postaz harpidetu: hemendik.

artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005 2004