Bloga aipagarri Euskadi Irratiko albistegileen artean?
Atzo, Juan Kruz Lakastaren Euskadi Irratiko goizeko prentsa errepaso eruditoan, eta baita arratsaldez Maite Artolaren Mezularian, blog euskaldun bat aipagarri. Volgako Batelariak aipatu zituzten!
Aibadios! Azkenean bagara zerbait!
Baina ez, alarma faltsua. Lakastak eta Artolak esandakoa ez da irten Batelarienean (zergatik ote?); paperean argitaratu dutena da notizia, paperean argitaratu dutelako. Errepaso digitalik ez dugu merezi, bizitza honetan ez behintzat. Hausnarketa agindu ostean, 2006ko abendutik hona ez dituzte beren irizpideak aldatu. Interesa non dagoen argi dute, eta badakite Clarinek egunero egunero duela zerbait interesgarria, egunero kontatzen baitigute Interneten zer dioen Argentinako kabezera horrek.
Ezinezkoa zen beraiek blogetik atera izana, blogean testua ez dutelako publikatu, besteak beste. Arraroa egin zitzaidan, eta Mikel Irizarrek ere komentatu zuen, blogean ez zegoela testua.