Baserriak mundu birtualetan
Luistxo Fernandez
2007/03/16 21:51
Aste honetan, egun berean egin dut topo MCCk Txinako industrialde batean jarri duen baserriarekin, eta SecondLife-ko euskal etxearekin.
MCCrena jakindakoan, tonto-tonto, satelitez topatzeari ekin nion. Kunshan bai, aurkitzen ahal da Tagzanian, baina han, industrialde zehatz batean baserri bat topatzea... Zer ote nuen buruan? 4 milioi biztanleko hiria da Kunshan, eta poligono bat ez, dozenaka eta dozenaka industrialde daude. Pentsatzen jarrita, guri iruditzen zaigu nazioarteko talde ekonomiko bat 300.000 metroko lursail batean Euskal Herrian propio ezartzea sekulakoa izango zela... baina euskal talde ekonomiko bat, nazioartekoa izanda ere, Txinako bazter batean kokatzea zer da? baserritxo bat potentzia industrial erraldoi batean. Haien eskala da handia, ez geurea, edo geuk han egin dezakeguna. Beste mundu bat da, eta halako itxura birtual, irreal bat du baserri horrek han, Second Life-koaren antza du, bai.
SecondLife-ko nire ibilera labur eta erridikuluak kontatu ditut Sustatun. Pertsonalki, 3D-ko paisaia digitaletan, nahiago ditut oinarri errealekoak, hala nola Google Earth:
Joan den igandean, GPS-a sartu nuen Peru semearen motxilan, abiatu zen mutila, eta itzultzerakoan, nondik ibili zen ikusi ahal izan genuen teknologiari esker. Egiazki, mendira igo zen (kontrolatua daukagu!). Hona ikusmira bidimentsionala eta altueraren perfila, eta baita KML fitxategia ibilbide hauxe bera Google Earth-ekin ikusteko.
Bestalde, erreparatu irudiari, eskumako goiko aldean, laino geruza lurrera nola itsatsita dagoen. Satelite irudia goitik hartuta, altimetria datuekin batzerakoan, honelako efektua ematen du 3d ikusmiran. Beste adibide bat hemen, Istiñako A8ko zubia, zuzen joan beharrean, haranaren sakoneran bihurrituta.

Kaixo Luistxo:
Nahi izanez gero nire Second Lifeko periploan agertutako baserria ere jar dezakezu zure idatzia ilustratzeko... Hor ere baserri birtual bat agertzen baita! Zeure esku. Hau da Flickr-eko helbidea: http://www.flickr.com/photos/xuriken/416170114/in/set-72157594580273199/
Ondo bizi!