Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara
Tresna pertsonalak
Bada, zabor postaz gain, posta arrunta ere erabiltzen dute fraileek eta nire anaiaren kasuan gutuna bidali diote berak inoiz eman ez dien datuekin. Elkarrik bazituen baina ez Baketik. Datu trafiko baten aurrean gaude?
Kutxatxoa prest duzu, Katixa, eta Supernannyri buruz zer pentsatzen dudan esanez probatu dut zure blogean.
Kaixo:
Okerrago dabil Herri Irratia. Web-magazine delako bat argitaratzen dute. Hiru aldiz eskatu diet ez bidaltzeko 1,4-1,8 mega bitarteko pisudun mezurik. Kasurik ere ez.
Are gehiago: webgunean lehen zenbakia dute eskegita eta iritsi dira 16.a egitera. Zergatik ez jarri webgunean, nahi duenak jasoko du handik.
Blog eta RSS zer den aipatzen badiegu, zer esango lukete?
Enpin, spammer bokazioa dugu (nik ere bai), baina badaude onartu ezin diren gauza batzuk.
Zuri ere bidaltzen dizute webmagazina Herri Irratikoek, iturri?
Zenbat aldiz idatziko nien nik ere ez bidaltzeko esanez... Azkenean zabor-posta gisa markatu nuen eta hortik aurrera iristen denean ez naiz konturatzen.
NIRI ERE EZ ZIDATEN BAJA EMAN HASIERAN BAINA BIGARRENERA BAI... ENPIN!
Spammerrak Ramuntxoren heriotza bultzatu zuten aldetik dohakiela nere madarikaziorik handiena. Bakea, viagra edo annal sexa dela, nere buruhauste handiena izan ziren neure burua akabatzea erabaki nuen arte.
que pacha booooca???
Niri ere heltzen zait pdf hori dakarren web magazina neuk inoiz eskatu barik, eta batzuetan 4 mega ere hartzen du. Tamalgarriena da spama baina edukiari dagokionez... Euskara hutsaren hurrengo da jada Herri Irratian bezala PDFan.
Niri ere ailegatzen zait Herri Irratiko zera hori! Zer egin dezakegu? Eta nire blogean sartzen den spama ekiditeko nola lor dezaket zuk, Luistxok, duzun kutxatxo hori?
Herri irratiari alperrik da ez duzula gehiago jaso nahi esatea... izan be, entzungorrarena egiten dute.
Nik be Herri Irratiarena jasotzen jarraitzen dut... eta a ze pisua duen pdf horrek! A ze astunak!
Baketik ez dut jasotzen, zorionez; jakingo dute ez naizela oso bakezalea, nork daki?
Guk ere, erantzun kolektiboa egin beharko diegu. Sinadurak batu eta beraiei pdf bakar batean bidaliz edo....
Spamaren biktima elkartetik...
All together:
Spam gutxiago eta jario gehiago!
Spam gutxiago eta jario gehiago!
Spam gutxiago eta jario gehiago!
Spam gutxiago eta jario gehiago!
Spam gutxiago eta jario gehiago!
...
Kaixo guztioi.
Harri eta zur geratu naiz aurreko mezuak irakurri ondoren. Herri Irratiko web-magazinaren arduradun naizen aldetik, barkamena eskatu behar dizuet gure aldizkaria jaso nahi ez, eta hala ere jasotzen duzuen guztiei. Gure politika beti izan da magazina jaso nahi ez duten irakurleak berehala zerrendatik kentzea baina, baliteke zenbaitetan, deskuiduz, eskaera batzuei jaramonik egin ez izana.
Berriro ere barkatu denoi. Zerrendatik ezabatuak izan nahi duzuenok mesedez
bidali e-mail bat boletindigital@herri-irratia.com helbidera.
Eskerrik asko.
Felipe M.Retamal
Herri Irratiko WEB magazina
Gauzak ez dira horrela: inork buletin bat jasotzeko eskatzen duenean, orduan gehitzen duzu... Aldrebes egitea, spammer bat izatea da, jendearen postontziak eskatu ez duen gauzekin betetzea.
Lan egiten dut CodeSyntaxen, Sustatun ere dexente editatzen dut. Eibarren jaioa naiz (1966) eta Donostian bizi naiz. Twitterren @Luistxo naiz. Azpìtituluak.com proiektuan ere banabil, eta niren kontsumo kulturala zertifikatzeko. Gainera, blog honek erdarazko bi bertsio ditu:
Nire kontsumo kulturala: 2012/13 | Zinea | Telebista | Artea | Liburuak | Antzerkia | Musika
Hemengo edukien lizentzia: Creative Commons by-sa.
E-postaz harpidetu: hemendik.
Ba neri bere sasoian egin zesten jaramon Loiolatarrak, eta kendu ninduen zerrendatik. ¡Baketikekuak ez ordia! Idazten detzetenian bueltan etortzen jataz mezuak! Burruka armatuan alde edo kontra nagoan be replanteatzen hasi naiz.